Skip to main content

IBILKROSA antolatu du Kirikiño Ikastolak irailaren 28an Europa Parkean

2026ko Ibilaldiarekin lotutako ekimena 11:30ean hasiko da txikientzat, eta, ordubete geroago, nagusientzat

Ibilkrosaren aurkezpena Kirikiño Ikastolan

Kirikiño Ikastolak antolatuko du 2026ko Ibilaldia datorren urteko maiatzaren 31n Bilbon, baina egun handia iritsi bitartean, Bilboko Ikastolak hainbat ekimen egingo ditu ikasturtean zehar. Hala, datorren iganderako, irailaren 28rako, Sendoa Atletismo klubarekin elkarlanean IBILKROSA lasterketa herrikoia prestatu du Txurdinagako Europa Parkean. 

Dortsalak egunean bertan emango dira Kirikiño Ikastolako Gabriel Arestiko eraikinean lasterketa baino lehen, eta arropak gordetzeko zerbitzua eskainiko da.

· Hauxe da IBILKROSAren ordutegia

11:30 – Prebenjaminak (2019-2018) → 250 m
11:40 – Benjaminak (2017-2016) → 500 m
11:50 – Kimuak (2015-2014) → 1.000 m
12:00 – Umeak / Kadeteak (2013-2012-2011) → 1.500 m
12:20 – Txikiak (2022-2021-2020) → 100 m
12:30 – Lasterketa herrikoia (2010 eta aurrekoak) → 1.600 m

· Hemen dituzue partaideentzako azalpenak: Jarraibideak.

Irudia
Ibilkrosaren kartela

Ibilaldiaren alde 

Krosa, kirola, euskara eta festa uztartzeko aukera paregabea izango da IBILKROSA, eta parte hartzeko formulario hau bete behar da. Korrika egiteaz gain, helburuak euskara kalera ateratzea, ikastolen proiektua zabaltzea eta Ibilaldiaren aldeko giroa piztea dira. 

Animatu zaitezte ekitaldiaz gozatzera eta etorri Ibilaldiko arroparekin

Kamisetak eta bestelako produktuak egunean bertan erosi ahal izango dira Ikastolan, BIL DENDAn, eta noiznahi, online.

 

Azken albisteak

Igande honetarako iragarritako eguraldi txarra kontuan hartuta, Kirikiño Ikastolak Herri Kirolen Desafioa bertan behera uztea erabaki du.
Santutxu auzoak Herri Kirolen Desafioa hartuko du 2026ko urtarrilaren 25ean, 11:00etatik 15:00etara, Kirikiño Ikastola antolatzen ari den Ibilaldia
Santutxu Familia Elkarteak Santutxuko SEI IZAR Herri Krosa antolatu du urtarrilaren 6an, goizean. Aurtengoa, 46.