Skip to main content

2026ko Ibilaldirako motorrak berotu ditu giro aparta eta partehartze zabala izan duen IBILKROSAK

300 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten Kirikiño Ikastolak eta Sendoa Atletismo Klubak antolatutako ekimen herrikoi honetan, euskararen aldeko jai giroan murgilduta.

Kirikiño Ikastolak 2025eko irailaren 28an antolatutako IBILKROSAren argazkia

Joan den igandean, irailaren 28an, IBILKROSA lasterketa herrikoia ospatu zen Europa Parkean, Kirikiño Ikastolak antolatuta eta Sendoa Atletismo Klubaren laguntzaz. Ekitaldiak 300 lagun baino gehiago erakarri zituen, eta bertaratutako guztiek kirolaz, musikaz eta euskaraz beteriko festa giroaz gozatzeko aukera izan zuten. 

Goiza Kirikiño Ikastolako gunean hasi zen, non haur eta familia ugarik tailer ezberdinetan parte hartu zuten. Giro alaia nagusi izan zen hasieratik amaierara, eta txikien irribarreak izan ziren protagonista. 

11:30ean hasi ziren lasterketak, adinaren arabera bost kategoriatan banatuta. Parte-hartze handia izan zuten lasterketa guztiek: 100 metrotik (txikienentzat) 1.600 metrora arte (helduentzat), denak korrika eta euskararen alde

Ekitaldiaren helburua argia zen: euskara kalera ateratzea, ikastolen proiektua zabaltzea eta 2026ko Ibilaldiaren aldeko giroa piztea, eta helburu horiek bete-betean lortu ziren. IBILKROSAk erakutsi zuen, beste behin ere, herritarren konpromisoa eta Kirikiño Ikastolak sortzen duen komunitatearen indarra

Krosa amaitzean, Ikastolan bertan Ibilaldiko kamisetak eta produktuak eskuratu ahal izan ziren BIL DENDAn, baita online ere, eta herriz herri eta ikastolaz ikastola dabilen Ibilaldiko denda ibiltarian. 

Kirikiño ikastolak hainbat ekintza antolatuko ditu urtean zehar Ibilaldiaren eguna heldu arte, 2026ko maiatzaren 31n ospatuko da Bilbon, Kirikiño ikatolak antolatuta.

IBILKROSAren argazki gehiago, Kirikiño Ikastolaren webgunean eta hemen bertan.

Azken albisteak

Kirikiño Ikastolak 2026ko Ibilaldiaren antolakuntza bere gain hartu du, eta Bizkaiko ikastolen jai handiena Bilbon ospatuko da, maiatzaren azken i
Kirikiño Ikastolak “Herria dantzan, Ibilaldia martxan” ekimena burutu zuen maiatzaren 8ko arratsaldean, baina, eguraldi txarra
Kirikiño Ikastolak badu zer ospatua eta zer partekatua: Ibilaldia 2026 gero eta gertuago dago, eta bide horri hasiera emateko, “Herria dantzan, Ibilaldia martxan” ekimena antolatu du maiatzaren 8
Ibilaldia gero eta gertuago dugu, eta bide horretan, pauso berezi bat partekatu nahi du Kirikiño Ikastolak komunitate osoarekin: “