Skip to main content

2026ko Ibilaldiko motxilak salgai

Motxila urdinaren eta arrosaren artean aukeratu daiteke

2026ko Ibilaldiko motxila urdina eta arrosa HIRI KIRIBILI BIL

2026ko Ibilaldiko logoa duten hainbat produktu kaleratu ditu Kirikiño Ikastolak datorren urteko Ibilaldirako, azkena, motxila. Hala, umeek eta helduek txangoak egiteko edo ikastolara joateko erabili ahal izango dituzte Ibilaldiko motxilak, erosotasunez eramateko, adibidez, botila, ogitartekoa, kirol-jertsea, zira edota koadernoak eta liburuak.

Bi koloreen artean aukeratu daiteke, urdinaren eta arrosaren artean, hain zuzen ere. Motxila urdinak 2026ko Ibilaldiko logoaren irudia dauka, patinete horia, berde eta koral koloreko gurpilekin, eta gainean “HIRI KIRIBILI BIL”, leloa. Motxila arrosan, berriz, hitz jokoak du garrantzia eta hitz bakoitzak lerro bat hartzen du. Bi kasuetan, datorren urteko Ibilaldiko leloaren hizkiek kolore ugari dituzte, baina zuria da nagusi.

 

BIL-DENDA, online denda eta denda ibilltaria 

Motxilak eta beste produktuak Kirikiño Ikastolan bertan eskuratu daitezke, BIL-DENDAn baita online ere, eta, nola ez, 2026ko Ibilaldiko denda ibiltarian. Urrian, BIL-DENDA zabalik egongo da zenbait asteazken eta ostiraletan, 16:30etik 18:00etara. Hurrengo hitzordua ostiralean da, urriaren 10ean. Horrez gain, urriaren 15ean, 17an eta 24an irekiko ditu ateak BIL-DENDAk ordutegi berean, eta urriaren 22an, 12:00etatik 14:00etara. 

Azken albisteak

Datorren urriaren 16an Portua zeharo piztuko dugu! 🚀 Santurtziko itsas airea, euskal kultura, dantzarako gogoak eta giro paregabea batera. Ibilaldia '27ren aurkezpen ofiziala egingo dugu, eta ziurtatzen dizugu ez dela…

Gaur arratsaldeko 17:00etan, Bihotz Gaztea Ikastolak urrats garrantzitsua eman du Ibilaldia 2027 jaiaren antolaketan. Hezkuntza komunitate osoa ikastolan bildu da jai euskaltzale honen xehetasunak, lan-taldeak eta helburu…

Batzorde batzuek lehen urratsak eman dituzten arren, gainontzeko lan-taldeak abian jartzea da hurrengo helburua.

Leloa“Bagan boga” izango dugu lelotzat 27ko Ibilaldi honek, Itsas-kulturaren metafora bikaina da.