Skip to main content

Ibilaldia 2026ko denda ibiltaria Urriko Azken Astelehenean egongo da Gernika-Lumon

Kirikiño Ikastolak hainbat azokatara eramango du Ibilaldiko denda ibiltaria 

Ibilaldia 2026ko denda ibiltaria Plentzian

Urriko Azken Astelehenerako oso gutxi falta da eta Kirikiño Ikastolak bertan jarriko du Ibilaldiko denda ibiltaria; izan ere, Bilboko Ikastolak du 2026ko Bizkaiko ikastolen jai handia antolatzeko ardura, maiatzaren 31n. Dena den, egun hori baino lehen, Ibilaldiko denda hamaika azokatan egon da eta egongo da, adibidez, Urriko Azken Astelehenean, Gernika-Lumon.

Udazkenean, Bizkaiko herrietan antolatzen diren azoka ospetsuenetakoa da Gernika-Lumokoa eta Kirikiño Ikastolak ez du bertan egoteko aukera galdu nahi izan. Horrela, bada, 2026ko Ibilaldiko produktuak eramango ditu “Bakearen hirira”, gernikarrek eta bizkaitarrek, oro har, erosteko aukera izan dezaten. Produktuak anitzak dira, kirol-jertseak eta kirol-arropak, kamisetak, botilak, poltsak, motxilak eta beste hainbeste osagarri. Denetarik dago. 

 

Azoka ugaritan 

Gernika-Lumon izateaz gain, 2026ko Ibilaldiko denda ibiltariak beste hainbat azoka bisitatuko ditu datozen hilabeteetan, adibidez, Bilboko Nekazaritza Azoka, azaroaren 8an, 10:30etik 13:00etara. Udan ere herriz herri ibili da, esaterako, Mungian, Portugaleten, Gorlizen eta Plentzian. 

Azken albisteak

Datorren urriaren 16an Portua zeharo piztuko dugu! 🚀 Santurtziko itsas airea, euskal kultura, dantzarako gogoak eta giro paregabea batera. Ibilaldia '27ren aurkezpen ofiziala egingo dugu, eta ziurtatzen dizugu ez dela…

Gaur arratsaldeko 17:00etan, Bihotz Gaztea Ikastolak urrats garrantzitsua eman du Ibilaldia 2027 jaiaren antolaketan. Hezkuntza komunitate osoa ikastolan bildu da jai euskaltzale honen xehetasunak, lan-taldeak eta helburu…

Batzorde batzuek lehen urratsak eman dituzten arren, gainontzeko lan-taldeak abian jartzea da hurrengo helburua.

Leloa“Bagan boga” izango dugu lelotzat 27ko Ibilaldi honek, Itsas-kulturaren metafora bikaina da.