Skip to main content

Gau Beltza ospatuko du Kirikiño Ikastolak

2026ko Ibilaldiko produktuak erosi ahal izango dira gau magikoan Ikastolan

Kirikiño Ikastolak antolatutako Gau Beltzaren kartela

Azken urteetan egin ohi duen bezala, Euskal Herriko tradizioari eutsiz, Kirikiño Ikastolak Gau Beltza ospatuko du urriaren 31n ikastolan bertan, eta hamaika ekimen prestatu ditu umeen zein nagusien gozamenerako.

Arratsaldea indartsu hasteko, 17:30ean, gaztaina erreak egongo dira Ikastolan eta, ordu erdi geroago, tailerrak hasiko dira. Jarraian, Lehen Hezkuntzako 3. mailara arteko haurrek Gau Beltzaren hain elementu bereizgarria den kalabaza hustuko dute eta etxera eraman ahalko dute egun horretako oroigarri gisa. 

Nagusiagoek ere ederto pasatzeko abagunea izango dute. Lehen Hezkuntzako 4. mailatik aurrerako ikasleak kalabaza misteriotsuaren bila abiatuko dira 18:30ean eta, ordubete geroago, 19:30etik aurrera, musikaz gozatu ahalko da Ikastolan. 

 

Taloak eta BIL-DENDA 

Taloak jateko aukera ere egongo da, eta BIL-DENDAn 2026ko Ibilaldiko produktuak erosi ahal izango dira, nagusientzat eta umeentzat.

Azken albisteak

Datorren urriaren 16an Portua zeharo piztuko dugu! 🚀 Santurtziko itsas airea, euskal kultura, dantzarako gogoak eta giro paregabea batera. Ibilaldia '27ren aurkezpen ofiziala egingo dugu, eta ziurtatzen dizugu ez dela…

Gaur arratsaldeko 17:00etan, Bihotz Gaztea Ikastolak urrats garrantzitsua eman du Ibilaldia 2027 jaiaren antolaketan. Hezkuntza komunitate osoa ikastolan bildu da jai euskaltzale honen xehetasunak, lan-taldeak eta helburu…

Batzorde batzuek lehen urratsak eman dituzten arren, gainontzeko lan-taldeak abian jartzea da hurrengo helburua.

Leloa“Bagan boga” izango dugu lelotzat 27ko Ibilaldi honek, Itsas-kulturaren metafora bikaina da.