Skip to main content

Gure sustraietatik... Hiri Kiribili Bil!

Kirikiño Ikastolak omenaldi berezia egingo die bere kooperatista ez-erabiltzaileei Ibilaldia 2026ren aurre-ekitaldien baitan

Begoña Bengoa eta Josu Meabe, Kirikiño Ikastolako erreferenteak

Kirikiño Ikastolak antolatuko duen 2026ko Ibilaldia ospatzeko aurre-ekitaldien barruan, Ikastolak omenaldi eta bazkari berezia egingo die kooperatibista ez-erabiltzaileei larunbatean, azaroaren 15ean. Ekitaldi honek Ikastolaren komunitatearen parte izan diren bazkide historikoei eta euren seme-alabei partaidetza laga dietenei aitortza eta eskerrona adieraztea izango du helburu.  

Kirikiño Ikastolak nabarmendu nahi du urte hauetan guztietan egindako lana eta ekarpena, Ikastolaren proiektuaren oinarriak sendotzen lagundu baitute. Datorren urteko Ibilaldirako hilabete batzuk falta direnean, omenaldi hau aukera paregabea izango da Ikastolaren sustraiak gogoratzeko eta etorkizunari begira komunitatea indartzeko. 

Aurreskua, abesbatza eta euskal kantak

Ekitaldian, aurreskua eta Kirikiño Ikastolako koroaren emanaldia izango dira Gabriel Arestiko eraikinean. Bazkaria 14:30ean egingo da Ikastolan bertan, giro goxo eta parte-hartzailean. Bazkalostean, euskal kantek hartuko dute protagonismoa, eguna euskaraz eta elkarrekin ospatzeko.

Omenaldiaren testigantza gisa, Ikastolako erreferente izan diren Josu Meabe eta Begoña Bengoa egon dira astearte honetan Kirikiño Ikastolan. 

Ekitaldi hau Kirikiño Ikastola antolatzen ari den hainbat aurre-ekitaldietako bat izango da, Ibilaldia 2026ko motorrak berotzen jarraitzeko eta gure sustraietatik abiatuta etorkizunera begira jarraitzeko.

 

Azken albisteak

Leloa“Bagan boga” izango dugu lelotzat 27ko Ibilaldi honek, Itsas-kulturaren metafora bikaina da.

Santurtziko ikastola herriko hainbat gurasoren eskutik sortu zen euskal kulturan oinarritutako hezkuntza euskalduna eskaintzeko helburuarekin.

Ikastolatik hirira, eta hiritik Euskal Herrira: Ibilaldia iruditan

Kirikiño Ikastolak “Herria dantzan, Ibilaldia martxan” ekimena burutu zuen maiatzaren 8ko arratsaldean, baina, eguraldi txarra