Skip to main content

Sorpresa Kirikiño Ikastolak kaleratu duen Ibilaldiko neguko bilduman

Kamiseta eta kirol-jertse berriez gain, hainbat osagarri berri daude azaroaren 28an plazaratu den bilduman, esaterako, diru-zorroak eta katiluak 

2026ko Ibilaldiko neguko bildumako haurtxoentzako kirol-jertsea

Hotza eta euria ate joka ditugun honetan, Kirikiño Ikastolak Ibilaldiko neguko bildumako produktuak kaleratu ditu denok goxo-goxo aurre egin ahal izateko neguari. Hala, polarrak, kirol-jertseak eta kamisetak eros daitezke bero-bero egoteko. Osagarriak ere asko dira, adibidez, katiluak, mosketoiak, nezeserrak, totebagak eta diru-zorroak. Baina ez hori bakarrik, hamaika produktu berri horiek sorpresa handi batekin datoz, logoaren bertsio berria erabili baita.

Produktu berri horiek guztiak Ibilaldiko udako bilduma osatzera datoz. Horrela, bada, aukera zabala dago 2026ko Ibilaldiko logoa duten produktuak noranahi eramateko. 

 

Euskararen kiribila

2026ko Ibilaldiko leloa HIRI KIRIBILI BIL da, eta udako produktuetan patinetea da nagusi; neguko bilduman, berriz, leloan bertan agertzen den beste elementu batek hartuko du protagonismoa: kiribilak.

Espiralaren bidez, buelta bakoitzean euskararen aldeko urrats berria ematen duen kiribila erakutsi nahi da. Era berean, euskararen jarraikortasuna adierazi nahi da, transmisioa etengabekoa dela eta euskara belaunaldiz belaunaldi igaroko dela, Kirikiño Ikastolak azken ia 50 urteetan egin duen bezala.

 

Produktu guztiak online dendan eros daitezke, baita Bil-dendan ere.

Azken albisteak

Bilboko Arriaga Antzokian aurkeztu ditu Kirikiño Ikastolak 2026ko Ibilaldiko kanta eta bideoklipa arrakasta handiz.
2026 urtea berezia da Kirikiño Ikastolarentzat: Ibilaldia antolatzeko ardura hartu duen ikasturte honetan, komunitatea elkartzeko eta ospatzeko ekimen ugari prestatzen ari da.
2026ko Santutxuko inauteriak arrakastatsuak izan dira oso, eguraldiak lagunduta, eta, beste urte batez, Kirikiño Ikastolako komunitatea bertan izan da.