Skip to main content

Ibilaldiko denda Bilboko Gabonetako baso magikoan

Abenduaren 5etik urtarrilaren 5era Ibilaldiko produktuak erosi ahalko dira Bilboko Casilda Iturrizar parkeko Gabonetako Merkatuan

2025eko Bilboko Gabonetako Merkatuan Ibilaldia 2026ko etxola

Kirikiño Ikastola buru belarri dabil 2026ko Ibilaldiko prestaketa lanetan eta tokiz toki denda ibiltariarekin. Abenduaren 5etik aurrera, hilabetez, urtarrilaren 5era arte, Bilboko Casilda Iturrizar parkean egongo den Gabonetako baso magikoan  jarriko ditu salgai Ibilaldiko produktuak.

Denetarik izango dute aukeratzeko bertaratuko diren guztiek, Kirikiño Ikastolak Ibilaldiko neguko bilduma estreinatu berri du eta. Hala, hotzari aurre egiteko polarrak, kirol-jertseak eta kamisetak daude, baita osagarri ugari ere, adibidez, Gabonetako katilua

 

Ezinbesteko geldialdia

Aurten, Gabonetako Merkatua Casilda Iturrizar parkean egongo da, eta Ibilaldiak bere lekua izango du bertan. Guztira, hogeita hamabost etxola izango dira, iaz baino bederatzi gehiago. Denek inguratuko dute 2024ko Gabonetan arrakasta handiz estreinatutako argien eta soinuaren tunela. Oinezkoentzako esperientzia ikaragarri polita da, magikoa, urteko egun seinalatuetan egin daitekeena, eta, aurten, gainera, erosketa batzuk egiteko aprobetxatu ahalko da paseoa. 

Abenduaren 5etik 21era Merkatuaren ordutegia 17:00etatik 22:00etara izango da astelehenetik ostiralera eta 11:30etik 14:30era eta 17:00etatik 22:00etara asteburuetan eta jaiegunetan. Goiz eta arratsaldeko ordutegi hori bera izango da abenduaren 22tik urtarrilaren 5era arte, baina abenduaren 24an, 31n eta urtarrilaren 5ean bi ordu lehenago itxiko ditu ateak, hau da, 19:00etan, eta abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da. 

Gabonetako Merkatuaz gain, bestelako ekintzak egongo dira Eguberri egunetan Casilda Iturrizar parkean, eta baso magikoaren irudia hartuko du hilabetez. Euskal mitologian oinarritutako argi eta fantasia gunea izango da: eguzkiloreak, animaliak, pertsonaia mitologikoak eta galtzagorriak nonahi, naturak eta euskal kulturak bat eginez. Zuzeneko musikaz, antzezlanez eta dantzaz ere gozatu ahalko da Gabonetako Merkatuaren inguruetan Eguberrian. 

 

Egin klik irudian ordutegiak ikusteko

 

Azken albisteak

Abenduaren 5etik 8ra euskal kulturak Durangoko kaleak hartuko ditu "Kulturaren Jaialdia" lelopean.
Hotza eta euria ate joka ditugun honetan, Kirikiño Ikastolak Ibilaldiko neguko bildumako produktuak kaleratu ditu denok goxo-goxo aurre egin ahal izateko neguari.
Kirikiño Ikastolak bertsozaletasunari eusten dio beste behin eta, Euskararen Eguna gertu dugula, urteroko Bertso Saioa prestatu du, gure hi