Durangoko Azokan Ibilaldia 26ko produktuak salduko dira abenduaren 6an
Abenduaren 5etik 8ra euskal kulturak Durangoko kaleak hartuko ditu "Kulturaren Jaialdia" lelopean. Durangoko Azoka ezinbesteko hitzordua da euskaltzale ororentzat eta aurten Ibilaldiko denda ere bertan izango da. Hala, abenduaren 6an, Andra Mari elizaren atarian, Ibilaldiko produktuak jarriko dira salgai 14:30etik 21:00etara.
Eskaintza zabala da ume zein helduentzat: kolore eta neurri guztietako kamisetak, kirol-jertseak, kirol arropak, zirak... hamaika osagarri, esate baterako, galtzerdiak, pultserak, botilak, katiluak, nezeserrak eta poltsak.
Durangoko Azokan egoteaz gain, Bilboko Gabonetako Merkatuan izango du etxola 2026ko Ibilaldiak abenduaren 5etik urtarrilaren 5era eta ikastolaz ikastola ibiliko da datozen hilabeteetan, adibidez, abenduaren 12an, Gernikako Seber Altube ikastolara gerturatuko da Bildenda.
Ibilaldia 2026