Skip to main content

Ibilaldiak Santutxuko SEI IZAR krosean hartuko du parte urtarrilaren 6an

2026koa 46. edizioa da eta korrikalariz beteko ditu auzoko kaleak beste behin

Sei Izar Herri Krosean Kirikiño Ikastolako lagunak Ibilaldia 26ko kamisetekin

Santutxu Familia Elkarteak Santutxuko SEI IZAR Herri Krosa antolatu du urtarrilaren 6an, goizean. Aurtengoa, 46. edizioa da, eta Ibilaldia ere presente egongo da, Bizkaiko ikastoletako jai handia ospatzeko hilabete batzuk baino falta ez direnean. Hala, HIRI KIRIBILI BIL lelodun kamisetek kolorez zipriztinduko dituzte Bilboko auzoko kaleak.

Lasterketa 11etan hasiko, txikientzat, eta 11:30ean helduentzat, baina Kirikiño Ikastolako lagunentzako hitzordua 10:30ean izango da, Basarrateko zuhaitzean. Han, denak elkartu eta argazkia egingo da. Animatu eta Ibilaldiko kamisetak jantzi!

 

ORDUTEGIA:

11:00 – Haurrak (1,7 km)

11:30 – Helduak (7,5 km)

 

IZEN-EMATEA:

Izena emateko aukerari dagokionez, lasterketa egunera arte egin ahalko da, krosa hasi baino hamar minutu lehenagora arte, hain zuzen.

 

Kirikiño Ikastolako lagunak lasterketaren atzeko aldean batuko dira, denok elkarrekin, eta hala Ibilaldia ere presente egongo da Santutxuko SEI IZAR Herri Krosean Bizkaiko Ikastolen jaiak Bilboko kaleak berriro ere euskaltzalez beteko dituen urtean.

Azken albisteak

Kirikiño Ikastolak 2026ko Ibilaldiaren antolakuntza bere gain hartu du, eta Bizkaiko ikastolen jai handiena Bilbon ospatuko da, maiatzaren azken i
Kirikiño Ikastolak “Herria dantzan, Ibilaldia martxan” ekimena burutu zuen maiatzaren 8ko arratsaldean, baina, eguraldi txarra
Kirikiño Ikastolak badu zer ospatua eta zer partekatua: Ibilaldia 2026 gero eta gertuago dago, eta bide horri hasiera emateko, “Herria dantzan, Ibilaldia martxan” ekimena antolatu du maiatzaren 8
Ibilaldia gero eta gertuago dugu, eta bide horretan, pauso berezi bat partekatu nahi du Kirikiño Ikastolak komunitate osoarekin: “