Skip to main content

Ibilaldia 2026ri begira, Herri Kirolen Desafioa Kirikiño Ikastolak antolatutako aurre-ekitaldien barruan, urtarrilaren 25ean

Santutxu, Txurdinaga eta Otxarkoagako elkarteek bat egingo dute urtarrilaren 25ean, auzoen arteko lankidetza eta jai-giroa sustatzeko.

Herri_Kirolen_Desafioa_2026_01_25_Kirikiño_ikastola_ibilaldia

Santutxu auzoak Herri Kirolen Desafioa hartuko du 2026ko urtarrilaren 25ean, 11:00etatik 15:00etara, Kirikiño Ikastola antolatzen ari den Ibilaldia 2026 ospatzeko aurre-ekitaldien egitarauaren barruan. Jarduera honen helburua da Santutxu, Txurdinaga eta Otxarkoaga auzoetako elkarteen arteko parte-hartzea, lankidetza eta jai-giroa sustatzea, euskal kirol tradizionalen bidez.

Ekimen hau Kirikiño Ikastola urtean zehar antolatzen ari den jarduera sorta zabalaren parte da, aurten Kirikiño Ikastolak berak antolatuko duen Ibilaldia 2026 prestatze aldera. Testuinguru horretan, Herri Kirolen Desafioak auzoak elkartzeko eta komunitatea indartzeko gune bilakatu nahi du.

Kirol tradizionalak

Jardunaldia Karmen plazan hasiko da 11:00etan, lokotxen probarekin. Ondoren, kalejira batek parte-hartzaileak Basarrateko kanpara eramango ditu, non giza probak egingo diren. Handik, beste kalejira baten bidez, Kirikiño Egoitzako plazara iritsiko dira, ingude-proba egiteko. Azkenik, ibilbidea Karmelo plazan amaituko da, txingak eta sokatira probekin; azken hau bi plazetan banatuta egingo da.

Herri Kirolen Desafioa kirola, kultura eta auzolana uztartzen dituen jaieguna izango da, eta herritar guztiak gonbidatuta daude Ibilaldia 2026ri begirako ekitaldian ospakizun giroan parte hartzera, gure kirol tradizionalez elkarrekin gozatzeko.

Desafioaren xehetasunak

📅 Urtarrilak 25
🕚 11:00 – 15:00
📍 Santutxu (Bilbo)

Santutxu, Txurdinaga eta Otxarkoagako elkarteekin ba egingo du Kirikiño Ikastolak auzoen arteko lankidetza, parte-hartzea eta jai-giroa sustatzeko, gure herri kirolen bitartez.

🟡 Ibilbidea:
* Basarrateko kanpa – Giza probak
* Kirikiño Egoitza – Ingudea
* ⁠Rikardo Bastida plaza - Lokotxak
* Karmelo plaza – Txingak eta sokatira.

👉 Animatu eta izena eman esteka honen bidez!
 

Azken albisteak

2026 urtea berezia da Kirikiño Ikastolarentzat: Ibilaldia antolatzeko ardura hartu duen ikasturte honetan, komunitatea elkartzeko eta ospatzeko ekimen ugari prestatzen ari da.
2026ko Santutxuko inauteriak arrakastatsuak izan dira oso, eguraldiak lagunduta, eta, beste urte batez, Kirikiño Ikastolako komunitatea bertan izan da.
Kirikiño Ikastolak 100 eguneko atzera kontaketa abiatu du gaurtik aurrera, maiatzaren 31n ospatuko den Ibilaldia gero eta gertuago dagoela gogoratzeko.