Skip to main content

Kirikiño Ikastolak antolatutako Herri Kirolen Desafioa bertan behera geratu da

Bihar egitekoa zen Herri Kirolen Desafioa ez da aurrera eramango eguraldi txarra dela eta

Herri Kirolen Desafioa bertan behera

Igande honetarako iragarritako eguraldi txarra kontuan hartuta, Kirikiño Ikastolak Herri Kirolen Desafioa bertan behera uztea erabaki du.

Ekimena Kirikiño Ikastola antolatzen ari den Ibilaldia 2026 ospatzeko aurre-ekitaldien egitarauaren barruan zegoen eta jardueraren helburua Santutxu, Txurdinaga eta Otxarkoaga auzoetako elkarteen arteko parte-hartzea, lankidetza eta jai-giroa sustatzea zen, euskal kirol tradizionalen bidez.

Ikasturtean zehar, hainbat ekintza prestatzen ari da Kirikiño Ikastola, eta hala egiten jarraituko du. Dagoeneko, jarduera sorta zabala antolatu ditu, aurten Kirikiño Ikastolak berak prestatuko duen Ibilaldia 2026rako motorrak berotzeko. Datozen hilabeteotan, ekintza gehiago eramango dira aurrera. 

Azken albisteak

Datorren urriaren 16an Portua zeharo piztuko dugu! 🚀 Santurtziko itsas airea, euskal kultura, dantzarako gogoak eta giro paregabea batera. Ibilaldia '27ren aurkezpen ofiziala egingo dugu, eta ziurtatzen dizugu ez dela…

Gaur arratsaldeko 17:00etan, Bihotz Gaztea Ikastolak urrats garrantzitsua eman du Ibilaldia 2027 jaiaren antolaketan. Hezkuntza komunitate osoa ikastolan bildu da jai euskaltzale honen xehetasunak, lan-taldeak eta helburu…

Batzorde batzuek lehen urratsak eman dituzten arren, gainontzeko lan-taldeak abian jartzea da hurrengo helburua.

Leloa“Bagan boga” izango dugu lelotzat 27ko Ibilaldi honek, Itsas-kulturaren metafora bikaina da.