Skip to main content

Agate deuna eta Txitxiburduntzi eguna ospatuko ditu Kirikiño Ikastolak

Otsailaren 4an eta 8an batuko da Kirikiño Ikastolako komunitatea Euskal Herriko ohiturak sustatzeko 

Agate deuna ospatuko du Kirikiño Ikastolak

Euskal Herriko ohiturei eutsiz, Kirikiño Ikastolako komunitatea kalera aterako da beste urte batez otsailaren 4an, Agate deunaren bezperan, eta Txitxiburduntzi eguna prestatu du otsailaren 8an.

Agate deunaren aurreko egunean, denok batera, txistua eta danbolina lagun izanik, eta makilak eskuetan, Santutxuko kaleetan barrena murgilduko dira, auzoko giroa alaitzen eta abesten. Ibilbidea Basarrate plazan hasiko da 18:00etan eta apurka-apurka Karmelo plazara gerturatuko dira kantariak. 

Bidean, hainbat geldialdi egingo dira Santa Agedako kopla kantatzen eta makilak lurraren kontra joz, lurra neguko lozorrotik esnatzeko helburuarekin. Karmelo plazan, denok elkarrekin txokolateaz gozatu ahal izango dute giro ezin hobean. .

Txitxiburduntzi eguna

Hurrengo igandean, otsailaren 8an, Kirikiño Ikastolak Txitxiburduntzi eguna antolatu du, Komunitatearekin egun ederra igarotzeko asmoz. Hitzordua Txomin Garat etorbideko autobus geltokian izango da, 9:30ean. Bertan, autobusa hartu eta Galdakaora abiatuko dira bertaratutakoak, Eguzkibegi Ikastolara, hain zuzen. Modu horretan, Kirikiño Ikastolak gogoratuko du Eguzkibegi Ikastolan jaso zuela 2026ko Ibilaldia prestatzeko lekukoa joan den maiatzean. 

Ibilbidea 9,5 kilometrokoa izango da, Eguzkibegi Ikastolatik Kirikiño Ikastolara eta 13:30ean Kirikiño Ikastolan merezitako atsedena hartuko dute parte-hartzaileek eta txitxiburduntziaz gozatu ahal izango dute.

👉 Animatu eta izena eman esteka honen bidez!
 

Azken albisteak

Kirikiño Ikastolak 2026ko Ibilaldiaren antolakuntza bere gain hartu du, eta Bizkaiko ikastolen jai handiena Bilbon ospatuko da, maiatzaren azken i
Kirikiño Ikastolak “Herria dantzan, Ibilaldia martxan” ekimena burutu zuen maiatzaren 8ko arratsaldean, baina, eguraldi txarra
Kirikiño Ikastolak badu zer ospatua eta zer partekatua: Ibilaldia 2026 gero eta gertuago dago, eta bide horri hasiera emateko, “Herria dantzan, Ibilaldia martxan” ekimena antolatu du maiatzaren 8
Ibilaldia gero eta gertuago dugu, eta bide horretan, pauso berezi bat partekatu nahi du Kirikiño Ikastolak komunitate osoarekin: “