Skip to main content

Kirikiño Ikastolak Herri Kirolen Desafioa antolatu du apirilaren 18an

Urtarrilean bertan behera geratu zen desafioa, eguraldi txarra zela eta

Kirikiño Ikastolak Herri Kirolen Desafioa antolatu du apirilaren 18an

Ibilaldia 2026 ospatzeko bidean, ekintzaz ekintza komunitatea aktibatzen eta elkartzen jarraitzen du Kirikiño Ikastolak. Hurrengo hitzordua apirilaren 18an izango da, urtarrilean bertan behera utzi behar izan zen Herri Kirolen Desafioari berriro helduko baitiote, baina aldaketa txikitxo batekin.

Kategoriaka antolatuko da Herri Kirolen Desafioa; horrela, nagusiek zein umeek parte hartzeko aukera izan dezakete. 3 kategoria egongo dira:

  • Umeak LH 3-4
  • Umeak LH 5-6
  • Nerabeak eta helduak

Taldeak gutxienez 8 pertsonaz osatuta egon behar du. 

Helburua, lehiatzea baino gehiago, elkarrekin ondo pasatzea eta euskal kultura erdigunean jartzea da.

Herri kirolez gain, gozatzeko aukera egongo da:

  • ume txikientzat, puzgarriak
  • taloak eta edatekoak erosteko

Herri Kirolen Desafioan izen emateko esteka honetan sakatuta egin daiteke apirilaren 10era arte.

Herri Kirolen Topaketan parte hartzen animatu!

📅 Data: 2026ko apirilaren 18a, larunbata
🕚 Ordutegia: 17:00etatik aurrera
📍 Lekua: Kirikiño Ikastola (Gabriel Aresti, 22)


Ibilaldia 2026 guztion artean egiten dugu! Hiri Kiribili Bil!

 

 

 

Azken albisteak

1977an Gipuzkoan abian jarri zen gero Euskal Herriko lurralde guztietara zabalduko zen dinamika berri bat: lehenengo Ikastolen aldeko jaia.
Ibilaldia 2026 ospatzeko bidean, ekintzaz ekintza komunitatea aktibatzen eta elkartzen jarraitzen du Kirikiño Ikastolak.
Bilboko Arriaga Antzokian aurkeztu ditu Kirikiño Ikastolak 2026ko Ibilaldiko kanta eta bideoklipa arrakasta handiz.