Skip to main content

Ehun eguneko atzera kontaketa abiatu du Kirikiño Ikastolak Ibilaldirako bidean

Egunero Ibilaldia izateko egun bat gutxiago falta dela gogoratuko dute Kirikiño Ikastolako ikasleek

Kirikiño Ikastolak antolatutako Ibilaldirako 100 egun

Kirikiño Ikastolak 100 eguneko atzera kontaketa abiatu du gaurtik aurrera, maiatzaren 31n ospatuko den Ibilaldia gero eta gertuago dagoela gogoratzeko. Bilboko Ikastolak du Bizkaiko Ikastolen jai handia antolatzeko ardura aurten, eta egun hori gogoan izango du Ikastolako komunikateak ekimen parte-hartzaile baten bidez. 

Hala, atzera kontaketa Ikastolako pasarelan jarriko da ikusgai, eta LHko ikasleak izango dira eguneratzeaz arduratuko diren protagonistak.

Ilusio handia

Helburua argia da: giroa sortzea, ilusioa piztea eta ikasleak Ibilaldiaren prestaketa prozesuan parte aktibo sentitzea. Egunero zenbakia aldatuz, ikasleek beraiek egingo dute Ibilaldirako bidea, komunitate osoari ekimena gerturatzen ari dela gogoraraziz. 

Atzera kontaketa ikastolako pasarelan egongo da ikusgai, eta egunez egun, ilusioa handitzen joango da. Ekimen honen bidez, Kirikiño Ikastolak euskararen aldeko jaialdi handiaren atarian komunitatea batu eta motibatu nahi du.

Maiatzaren 31 gero eta gertuago dago. Denok Ibilaldira!

Azken albisteak

Kirikiño Ikastolak 2026ko Ibilaldiaren antolakuntza bere gain hartu du, eta Bizkaiko ikastolen jai handiena Bilbon ospatuko da, maiatzaren azken i
Kirikiño Ikastolak “Herria dantzan, Ibilaldia martxan” ekimena burutu zuen maiatzaren 8ko arratsaldean, baina, eguraldi txarra
Kirikiño Ikastolak badu zer ospatua eta zer partekatua: Ibilaldia 2026 gero eta gertuago dago, eta bide horri hasiera emateko, “Herria dantzan, Ibilaldia martxan” ekimena antolatu du maiatzaren 8
Ibilaldia gero eta gertuago dugu, eta bide horretan, pauso berezi bat partekatu nahi du Kirikiño Ikastolak komunitate osoarekin: “