Skip to main content

Kirikiño Ikastolaren parte hartze zabala Santutxuko inauterietan

Beste behin, Kirikiño Ikastolako komunitateak Santutxuko inauterietan hartu du parte, Ibilaldia gogoan

Santutxuko inauteriak 2026 Kirikino Ikastola

2026ko Santutxuko inauteriak arrakastatsuak izan dira oso, eguraldiak lagunduta, eta, beste urte batez, Kirikiño Ikastolako komunitatea bertan izan da. Dozenaka ume, guraso, irakasle, langile eta lagun batu dira desfilera, Santutxuko kaleetara kolorea, alaitasuna eta musika eramanez.

Munduko inauteriak

Aurten, gainera, urte berezia da Kirikiño Ikastolarentzat, Ibilaldia antolatuko duelako maiatzaren 31n Bilbon, eta komunitatea ilusioz ari da Ikastolak prestatutako ekimenetan parte hartzen. Asteburu honetan, Santutxuko kaleak girotu dituzte oso bestelako mozorroekin, munduko inauteriak izan baita Kirikiko Ikastolak aukeratutako gaia.

Desfilea eta gero, komunitatea Kirikiño Ikastolan bertan bildu da denak elkarrekin bazkaltzeko.

Azken albisteak

Leloa“Bagan boga” izango dugu lelotzat 27ko Ibilaldi honek, Itsas-kulturaren metafora bikaina da.

Santurtziko ikastola herriko hainbat gurasoren eskutik sortu zen euskal kulturan oinarritutako hezkuntza euskalduna eskaintzeko helburuarekin.

Ikastolatik hirira, eta hiritik Euskal Herrira: Ibilaldia iruditan

Kirikiño Ikastolak “Herria dantzan, Ibilaldia martxan” ekimena burutu zuen maiatzaren 8ko arratsaldean, baina, eguraldi txarra