Skip to main content

Kirikiño Ikastolak Ikasle Ohien Bazkaria antolatuko du Ibilaldia prestatzen ari den urtean

Martxoaren 14an, belaunaldi desberdinetako ikasle ohiak berriz elkartuko dira Zuhatzuko jantokian eta Gabriel Arestiko patioan ospakizun giroan.

Ibilaldia 2026 Kirikiño Ikastolaren ikasle ohien bazkaria martxoak 14

2026 urtea berezia da Kirikiño Ikastolarentzat: Ibilaldia antolatzeko ardura hartu duen ikasturte honetan, komunitatea elkartzeko eta ospatzeko ekimen ugari prestatzen ari da. Testuinguru horretan, Ikasle Ohien Bazkaria izango da urteko hitzordu berezietako bat.

Ospakizuna 2026ko martxoaren 14an egingo da, eta Kirikiño Ikastolan ikasi duten belaunaldi guztiei zuzenduta dago. Ikastolak adierazi duenez, urte berezi honetan komunitatea berriz elkartzea da asmoa, Kirikiño Ikastolaren ibilbidean parte hartu dutenekin oroitzapenak eta bizipenak partekatzeko espazio bat sortuz. Arduradunek gehitu dute topaketa honek aukera berezia emango duela aspaldiko ikasleak berriro mahai inguruan batzeko eta Ikastolaren historiako belaunaldi desberdinen arteko loturak berreskuratzeko.

Lagunen topaketa

Bazkaria Zuhatzuko jantokian izango da, eta bazkalosteko jaia, Gabriel Arestiko patioan. 13:00etan, Gabriel Arestiko eraikinean egingo da ongietorri beroa, eta bertan elkartuko dira urteotan Kirikiño Ikastolatik igaro diren ikasleak. Ondoren, 14:45ean, Zuhatzuko jantokian izango da bazkaria (25 € pertsonako) giro atsegin eta lagunartekoan. Arratsaldeak aurrera egin ahala jai giroa nagusituko da. 17:00etan, Oihan Vega DJk musika jarriko du, eta festa Gabriel Arestiko patioan biziko da.

Ibilaldia 2026ren prestaketa lanak martxan direla, Ikasle Ohien Bazkaria izango da urteko lehen ospakizun handietako bat, eta Ikastolak parte hartzera animatzen ditu urte hauetan guztietan Kirikiñoren parte izan diren guztiak. Animatu eta izena eman formulario honen bidez!

Azken albisteak

Datorren urriaren 16an Portua zeharo piztuko dugu! 🚀 Santurtziko itsas airea, euskal kultura, dantzarako gogoak eta giro paregabea batera. Ibilaldia '27ren aurkezpen ofiziala egingo dugu, eta ziurtatzen dizugu ez dela…

Gaur arratsaldeko 17:00etan, Bihotz Gaztea Ikastolak urrats garrantzitsua eman du Ibilaldia 2027 jaiaren antolaketan. Hezkuntza komunitate osoa ikastolan bildu da jai euskaltzale honen xehetasunak, lan-taldeak eta helburu…

Batzorde batzuek lehen urratsak eman dituzten arren, gainontzeko lan-taldeak abian jartzea da hurrengo helburua.

Leloa“Bagan boga” izango dugu lelotzat 27ko Ibilaldi honek, Itsas-kulturaren metafora bikaina da.