Skip to main content

Kirikiño Ikastolak Herri Kirolen Desafioa antolatu du apirilaren 18an

Urtarrilean bertan behera geratu zen Desafioa, eguraldi txarra zela-eta

Kirikiño Ikastolak Herri Kirolen Desafioa antolatu du apirilaren 18an

Ibilaldia 2026 ospatzeko bidean, ekintzaz ekintza komunitatea aktibatzen eta elkartzen jarraitzen du Kirikiño Ikastolak. Hurrengo hitzordua apirilaren 18an izango da, urtarrilean bertan behera utzi behar izan zen Herri Kirolen Desafioari berriro helduko baitiote, baina aldaketa txikitxo batekin. Oraingoan, Herri Kirolen Desafioa kategoriaka antolatuko da; horrela, nagusiek zein umeek parte hartzeko aukera izan dezakete. 

3 kategoria egongo dira:

  • Umeak LH 3-4
  • Umeak LH 5-6
  • Nerabeak eta helduak

Taldeak gutxienez 8 pertsonaz osatuta egon behar du. 

Helburua, lehiatzea baino gehiago, elkarrekin ondo pasatzea eta euskal kultura erdigunean jartzea da.

Herri kirolez gain, gozatzeko aukera egongo da:

  • ume txikientzat, puzgarriak
  • taloak eta edatekoak erosteko

Herri Kirolen Desafioan izen emateko esteka honetan sakatuta egin daiteke, apirilaren 10era arte.

Herri Kirolen Topaketan parte hartzen animatu!
 

  • Data: 2026ko apirilaren 18a, larunbata
  •  Ordutegia: 17:00etatik aurrera
  •  Lekua: Kirikiño Ikastola (Gabriel Aresti, 22)
     
    • 17:00: Jaiaren hasiera
    • 17:00-20:30: Puzgarriak umeentzat
    • 17:15: Herri Kirol Desafioa Patio Gorrian
    • 19:00: Karaokea Areto Berrian
    • 20:00: Bingo Musikatua Patio Gorrian
    • 22:00: Jaiaren amaiera

  • Ibilaldia 2026 guztion artean egiten dugu! Hiri Kiribili Bil!

Azken albisteak

Kirikiño Ikastolak Herri Kirolen Desafioa prestatu du Ikastolan bertan larunbatean, apirilaren 18an, 2026ko Ibilaldia antolatzen ari den urtean, motorrak berotzeko.
2026ko Ibilaldiak berrikuntza berezia ekarriko du: aurten, lehen aldiz, “IBILALDIA, EUSKARA MILA KOLORETAN” aire zabaleko pintura-lehiaketa antolatuko da, helduentzat zein haurrentzat, maiatzaren a
Hamaika egunez Euskal Herriko bazterrak zeharkatu ondoren, 24. Korrika Bilbora iritsi da.