Skip to main content

Kirikiño Ikastolak eta Ibilaldiak Korrikarekin egin dute bat

Ehunka lagun batu dira Kirikiño Ikastolaren kilometroan euskara bultzatzeko

Kirikiño Ikastolak eta Ibilaldiak Korrikarekin egin dute bat

Hamaika egunez Euskal Herriko bazterrak zeharkatu ondoren, 24. Korrika Bilbora iritsi da. Goizeko hamaikak aldera hartu dute lekukoa Kirikiño Ikastolako LH2ko Ishan Lamalam eta Batxilergo bigarren mailako Libe Iturbide ikasleek "Kiriki"rekin batera, Txurdinagatik Santutxurako bidean. Atzetik, ehunka lagun eta familia izan dituzte, denok euskararen alde.

Bertaratutakoek giro bikaina bizi izan dute, pozik eta alai, korrika, euskara ahoan eta 2026ko Ibilaldiko kamisetak jantzita. Hala, bada, HIRI KIRIBILI BIL lelodun kamiseta eta zapi ugari ikusi dira Bilbon Korrikaren azken egunean.

Euskara gara

Aurtengo Korrikaren leloa “Euskara gara” izan da, eta Euskal Herriko zazpi gazteren artean idatzitako mezu kolektiboa, argia: “Euskara gara eta hemen gaude. Hemen gara eta euskaraz gaude. Aurrera goaz. Bazatoz?”

Euskaraz aritzeko gonbita ez da faltako datozen hilabeteotan Kirikiño Ikastolak Ibilaldiaren atarian antolatuko dituen ekimenetan, ezta egun handian ere. 2026ko Ibilaldia maiatzaren 31n ospatuko da Bilbon, eta beste behin Bizkaiko hiriburua euskaltzaleen bilgune izango da. 

Azken albisteak

Kirikiño Ikastolak “Herria dantzan, Ibilaldia martxan” ekimena burutu zuen maiatzaren 8ko arratsaldean, baina, eguraldi txarra
Kirikiño Ikastolak badu zer ospatua eta zer partekatua: Ibilaldia 2026 gero eta gertuago dago, eta bide horri hasiera emateko, “Herria dantzan, Ibilaldia martxan” ekimena antolatu du maiatzaren 8
Ibilaldia gero eta gertuago dugu, eta bide horretan, pauso berezi bat partekatu nahi du Kirikiño Ikastolak komunitate osoarekin: “
2026ko Ibilaldiak berrikuntza esanguratsua ekarriko du: lehen aldiz, “Euskara Mila Koloretan” pintura‑lehiaketa egingo da, helduentzat zein haurrentzat.