Skip to main content

Larunbatean izango da Kirikiño Ikastolak antolatutako Herri Kirolen Desafioa

Jaia 17:00etan hasiko da eta kirola eta musika nagusituko dira

Kirikiño Ikastolak Herri Kirolen Desafioa antolatu du apirilaren 18an

Kirikiño Ikastolak Herri Kirolen Desafioa prestatu du Ikastolan bertan larunbatean, apirilaren 18an, 2026ko Ibilaldia antolatzen ari den urtean, motorrak berotzeko. Hainbat ekimen egin ditu eta egingo ditu maiatzaren 31 bitartean Kirikiño Ikastolak komunitateko kide guztiekin batera hain urte bereziaz gozatzeko, eta hurrengoa larunbat honetan izango da, Herri Kirolen Desafioa, hain zuzen. 

Kirol proba kategoriaka antolatuko da. Hartara, haurren bi talde egongo dira: alde batetik, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoak, eta bestetik, 5. eta 6. mailakoak. Horrez gain, nerabe eta helduen beste kategoria bat egongo da; beraz, umeek zein nagusiek hartu ahalko dute parte. Banaketa, beraz, hau izango da:

  • Umeak LH 3-4
  • Umeak LH 5-6
  • Nerabeak eta helduak

Taldeak, gutxienez, 8 pertsonaz osatuta egongo dira, eta helburua, lehiatzea baino gehiago, elkarrekin ondo pasatzea eta euskal kultura erdigunean jartzea da.

Jaia arratsaldeko bostetan hasiko da eta herri kirolen probez gainera, bestela ere ondo pasatzeko aukera egongo da, ume txikientzat, puzgarriak egongo baitira, eta denontzat, taloak eta edatekoak erosteko abagunea, karaokea eta bingo musikatua. 

  • Data: 2026ko apirilaren 18a, larunbata
  •  Ordutegia: 17:00etatik aurrera
  •  Lekua: Kirikiño Ikastola (Gabriel Aresti, 22)
     

    • 17:00: Jaiaren hasiera
    • 17:00-20:30: Puzgarriak umeentzat
    • 17:15: Herri Kirol Desafioa Patio Gorrian
    • 19:00: Karaokea Areto Berrian
    • 20:00: Bingo Musikatua Patio Gorrian
    • 22:00: Jaiaren amaiera


    Ibilaldia 2026 guztion artean egiten dugu! Hiri Kiribili Bil!

Azken albisteak

Datorren urriaren 16an Portua zeharo piztuko dugu! 🚀 Santurtziko itsas airea, euskal kultura, dantzarako gogoak eta giro paregabea batera. Ibilaldia '27ren aurkezpen ofiziala egingo dugu, eta ziurtatzen dizugu ez dela…

Gaur arratsaldeko 17:00etan, Bihotz Gaztea Ikastolak urrats garrantzitsua eman du Ibilaldia 2027 jaiaren antolaketan. Hezkuntza komunitate osoa ikastolan bildu da jai euskaltzale honen xehetasunak, lan-taldeak eta helburu…

Batzorde batzuek lehen urratsak eman dituzten arren, gainontzeko lan-taldeak abian jartzea da hurrengo helburua.

Leloa“Bagan boga” izango dugu lelotzat 27ko Ibilaldi honek, Itsas-kulturaren metafora bikaina da.