Skip to main content

“Kirikiño eta patinete magikoa”: gure historiaren eta etorkizunaren kontakizuna"

Kirikiño Ikastolak sortutako ipuina Ikastolaren ibilbide kolektiboaren metafora da, eta iragana, oraina eta etorkizuna irudikatzen ditu

Kirikiño Ikastolak Kirikiño eta patinete magikoa ipuina sortu du

Ibilaldia gero eta gertuago dugu, eta bide horretan, pauso berezi bat partekatu nahi du Kirikiño Ikastolak komunitate osoarekin: “Kirikiño eta patinete magikoa” ipuina. 

Ipuin hau ez zen edozein momentutan aurkeztu: Ibilaldiko kantaren aurkezpen egunean estreinatu zen, Bilboko Arriaga antzokian, giro ezin hobean. Egileen hitzetan, "ez da kasualitatea, izan ere, ipuinak eta kantak hari beretik tiratzen dute, mezu bera partekatuz. Ez da ipuin hutsa. Gure Ikastolaren ibilbide kolektiboaren metafora da; iraganetik abiatuta, gaur egungo errealitatera eta etorkizunera begiratzen duen kontakizuna. Hori bera da, hain zuzen ere, gure kantaren letrak laburbiltzen duen ideia nagusietako bat: “iragana, oraina eta geroa”". 

Ipuinak belaunaldi desberdinen arteko lotura irudikatzen du, eta euskararen alde egindako bidearen esanahia berriro biziarazten du. Gaur egungo ikasleen begiradatik kontatua dago, haiek baitira lekukoa hartu eta proiektua aurrera eramango dutenak.

Patinete magikoa mugimenduaren, jarraitutasunaren eta transmisioaren sinboloa da. Belaunaldiz belaunaldi pasatzen den energia, ilusioa eta konpromisoa irudikatzen ditu, Kirikiño Ikastolaren proiektuaren muina osatzen duten balioekin bat eginez. 

Ipuina bi formatutan dago: 

· Alde batetik, bideoa, Ikastolako ikasleen ahotsekin kontatua, istorioari bizitasuna eta emozioa emanez.

· Bestetik, PDF formatuko ipuina, lasai irakurri eta partekatzeko modukoa.

Kirikiño Ikastolako arduradunen esanetan, "Ibilaldia 2026 berriro Bilbora itzultzea ez da kasualitatea; gure ibilbidearen zirkulartasunaren adierazgarri da. Hasierako amets hura gaur egungo errealitate bihurtu da, eta orain, indarberrituta, etorkizunera begira jartzen gara".

Azken albisteak

Datorren urriaren 16an Portua zeharo piztuko dugu! 🚀 Santurtziko itsas airea, euskal kultura, dantzarako gogoak eta giro paregabea batera. Ibilaldia '27ren aurkezpen ofiziala egingo dugu, eta ziurtatzen dizugu ez dela…

Gaur arratsaldeko 17:00etan, Bihotz Gaztea Ikastolak urrats garrantzitsua eman du Ibilaldia 2027 jaiaren antolaketan. Hezkuntza komunitate osoa ikastolan bildu da jai euskaltzale honen xehetasunak, lan-taldeak eta helburu…

Batzorde batzuek lehen urratsak eman dituzten arren, gainontzeko lan-taldeak abian jartzea da hurrengo helburua.

Leloa“Bagan boga” izango dugu lelotzat 27ko Ibilaldi honek, Itsas-kulturaren metafora bikaina da.