Skip to main content

Pio Barojan ospatu zuen euskal kulturaren jaia Kirikiño Ikastolak

Eguraldi txarragatik moldatu behar izan zuten programa arduradunek

Pio Barojan ospatu zuen euskal kulturaren jaia Kirikiño Ikastolak

Kirikiño Ikastolak “Herria dantzan, Ibilaldia martxan” ekimena burutu zuen maiatzaren 8ko arratsaldean, baina, eguraldi txarra dela eta, prestatutako lehenengo ekimenak bertan behera geratu behar izan ziren, edo atzeratu. 

Dena den, zazpiak baino lehen atertu zuen eta komunitatearen gogo eta indarrari esker, Bilboko Pio Baroja plaza euskal kulturaren leiho bihurtu zen. Hala, zanpantzarrek jaiari hasiera emateko deia egin zuten, eta txalapartariek, Anjel Mari Peñagarikano bertsolariak, trikitilariek eta Kirikiño Ikastolako dantzariek ongi-etorria eman zieten bertaratutakoei. 

Euskal kulturaren adierazpenak eta parte-hartzea, protagonistak

Ikus-entzuleek, gainera, Ibilaldia 2026ren abestiarekin sortutako koreografia partekatua ikusteko aukera izan zuten, Kirikiño Ikastolako abesbatzak bere emanaldia eskaini zuen, eta Lehen Hezkuntzako ikasleek “Aldapeko” abestia kantatu zuten, publikoarekin une hunkigarri eta parte-hartzailea sortuz. Horrela, bada, euskal kulturaren adierazpen anitzak batu ziren hiriko erdigunean. 

Iluntzeak aurrera egin ahala, erromeria giroan, trikitilariek dantzarako gonbita luzatu zuten, eta DJ Kaktusek erritmo modernoak jarri zituen. Festa 21:30ean amaitu zen, baina 19:00etatik kaleak bizirik egon ziren, euskal kulturan murgilduta, zanpantzarrak, txalapartariak, bertsolariak, abeslariak, trikitilariak eta dantzariak Bilbo girotzen ibili baitziren.

Azken albisteak

Datorren urriaren 16an Portua zeharo piztuko dugu! 🚀 Santurtziko itsas airea, euskal kultura, dantzarako gogoak eta giro paregabea batera. Ibilaldia '27ren aurkezpen ofiziala egingo dugu, eta ziurtatzen dizugu ez dela…

Gaur arratsaldeko 17:00etan, Bihotz Gaztea Ikastolak urrats garrantzitsua eman du Ibilaldia 2027 jaiaren antolaketan. Hezkuntza komunitate osoa ikastolan bildu da jai euskaltzale honen xehetasunak, lan-taldeak eta helburu…

Batzorde batzuek lehen urratsak eman dituzten arren, gainontzeko lan-taldeak abian jartzea da hurrengo helburua.

Leloa“Bagan boga” izango dugu lelotzat 27ko Ibilaldi honek, Itsas-kulturaren metafora bikaina da.