Skip to main content

Matematika begi-bistan: Ibilaldia inspirazio iturri argazki lehiaketan

Sormena, begirada matematikoa eta Ibilaldiaren espiritua uztartu ditu aurtengo Bigarren Hezkuntzako azken ebaluazioko ekimenak

g

Amaitu da aurtengo Matematikako Argazki Lehiaketa, eta beste behin ere ikasleen sormena, jakin-mina eta ingurua beste begi batzuekin aztertzeko gaitasuna agerian geratu dira.


Urtero bezala, DBH eta Batxiko azken ebaluazioaren barruan garatzen dugun ekimen honek matematikak eguneroko bizitzan identifikatzeko eta modu praktiko zein sortzailean lantzeko aukera eskaintzen du. Ikaskuntza prozesua ikasgelatik harago eramatea da helburuetako bat, curriculumeko edukiak ingurunearekin eta errealitatearekin lotuz.


Edizio bakoitzean gai berria proposatzen dugu, eta aurten, zelan ez, Ibilaldia izan da ardatza. 2026ko Ibilaldiaren antolakuntza Kirikiño Ikastolaren esku dagoen honetan, ikasleek ikastolako eta Ibilaldiaren inguruko espazio, elementu eta uneetan matematikaren presentzia bilatu dute.


Forma geometrikoak, simetriak, zenbakizko elementuak, proportzioak edo errepikapenak identifikatuz, argazki bakoitzak matematikaren eta egunerokoaren arteko lotura erakutsi du. Horrela, ikasleek eduki akademikoak modu esanguratsuan landu dituzte, behaketa, sormena eta interpretazioa uztartuz.


Ekimenak, gainera, Ibilaldiaren balioekin bat egin du: komunitatea, parte-hartzea, euskararen sustapena eta elkarrekin eraikitzen dugun hezkuntza proiektua. Ikaskuntza ere auzolanean eta bizipen partekatuetan oinarritzen dela erakusten duten jardueretako bat izan da.


Albiste honekin batera, parte-hartzaileen argazkietako batzuk bildu ditugu irudi galerian. Benetan ederra izan da matematika eta Ibilaldia begirada bakarrean elkartuta ikustea.


Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi! Elkarrekin, euskaraz, sormenez eta ilusioz, Bilbo euskaldunago bat eraikitzen jarraitzen dugu.

Azken albisteak

Kirikiño Ikastolak 2026ko Ibilaldiaren antolakuntza bere gain hartu du, eta Bizkaiko ikastolen jai handiena Bilbon ospatuko da, maiatzaren azken i
Kirikiño Ikastolak “Herria dantzan, Ibilaldia martxan” ekimena burutu zuen maiatzaren 8ko arratsaldean, baina, eguraldi txarra
Kirikiño Ikastolak badu zer ospatua eta zer partekatua: Ibilaldia 2026 gero eta gertuago dago, eta bide horri hasiera emateko, “Herria dantzan, Ibilaldia martxan” ekimena antolatu du maiatzaren 8
Ibilaldia gero eta gertuago dugu, eta bide horretan, pauso berezi bat partekatu nahi du Kirikiño Ikastolak komunitate osoarekin: “