Ibilaldia Bizkaiko ikastolen jaia da. 1978an antolatu zen lehenengoz Uribe Kostan eta 1980. urteaz geroztik urtero egin izan da.
Aurtengoa 47. edizioa izango da, beraz urteak joan eta urteak etorri, Ibilaldiak bere jatorrizko arrazoiei eutsi die: Bizkaiko ikastolen jaialdia izatea, ikastolen hezkuntza-proiektua ezagutzera ematea eta erronka berriei aurre egiteko baliabideak eskuratzea.
Edizio bakoitzean ikastola desberdin batek antolatzen duen jaia da Ibilaldia eta 2027koa Santurtziko Bihotz Gaztea Ikastolari egokitu zaio. Datorren maiatzean berriro ospatuko da Ibilaldia Santurtzin. Aurretik 2018an ospatu zen udalerrian.
Ibilaldia ez da egun bakarreko jaialdia soilik, urte osoan garatuz doan proiektua da. Hala, ikasturte osoan arituko gara elkarlanean, jarritako helburuak betetzeko asmoz.
2027ko maiatzaren 30ean ospatuko dugu Ibilaldia eta familia zein lagunekin euskaratik eta euskaraz ospatzeko eguna izatea nahi dugu. Ikastola eta euskal kultura Euskal Herriko zirrikitu guztietara zabaldu nahi dugu.
IBILALDIA 2027. HELBURUAK.
Hona hemen zuzenean edota zeharka Ibilaldia ospatzearekin batera landu nahiko genituzkeen helburuak:
- Euskara, euskal kultura eta euskal kurrikuluma erdigunean dituen ikastolaren proiektua sendotzea.
- Ikastolaren proiektua ezagutaraztea Santurtzin eta inguruetan.
- Herriko talde eragileekin harremanak sendotzea.
- Ikastolako ikasle, langile eta familien parte hartzea bultzatzea.
IBILALDIA 2027. ZEHAR LERROAK.
- Euskara: beronen sustapena bultzatzea.
- Hezkidetza: Sexu eta generoari lotutako rolak gainditzea.
- Jasangarritasuna: antolatzen ditugun ekintza guztietan ikuspuntu hau kontuan izatea. Garraio publikoaren erabilera sustatuz eta zaborra birziklatuz.
- Partaidetza: ikastola komunitate osoarena eta herriko eragile ezberdinena.
- Inklusioa: Ibilaldia guztiontzako jaia izan dadila, zailtasun ezberdinak dituzten pertsonak ere parte sentituz.
- Gure bestelako baloreen sozializazioa: bizikidetza, Euskal Herritartasunaren nortasuna, kalitate eta hobekuntza filosofia, publikotasun izaera...
Ibilaldia 2026