Skip to main content

Ibilaldia 27, Santurtziko elkarteekin bilera.

Santurtziko elkarteekin elkartu gara Ibilaldia 2027 aurkezteko eta lehen urratsak elkarrekin emateko

Atzo arratsaldean bilera oso berezia eta emankorra izan genuen Bihotz Gaztea Ikastolan herriko hainbat elkarte eta eragilerekin. Topaketaren helburu nagusia Ibilaldia 2027 proiektua aurkeztea eta datozen hilabeteetarako prestatu dugun egitaraua elkarrekin partekatzea izan zen, work kafe formatu hurbilean.  

Ibilaldia ez da ikastolaren jaia bakarrik; Santurtzi osoaren jaia eta elkargunea da. Horregatik, ezinbestekoa dugu herriko elkarteen bultzada, ideiak eta lankidetza, urtean zehar antolatuko diren jarduera guztietan komunitate osoaren ahotsa eta indarra txertatzeko.  

Mila esker atzoko bilerara hurbildu zineten elkarte eta pertsona guztiei erakutsitako gogo, harrera berotik eta elkarrekin arraun egiteko prestutasunagatik.  

Elkarrekin boga! ⛵💙💚

Ibilaldia 27 elkarteekin bilera

Azken albisteak

Datorren urriaren 16an Portua zeharo piztuko dugu! 🚀 Santurtziko itsas airea, euskal kultura, dantzarako gogoak eta giro paregabea batera. Ibilaldia '27ren aurkezpen ofiziala egingo dugu, eta ziurtatzen dizugu ez dela…

Gaur arratsaldeko 17:00etan, Bihotz Gaztea Ikastolak urrats garrantzitsua eman du Ibilaldia 2027 jaiaren antolaketan. Hezkuntza komunitate osoa ikastolan bildu da jai euskaltzale honen xehetasunak, lan-taldeak eta helburu…

Batzorde batzuek lehen urratsak eman dituzten arren, gainontzeko lan-taldeak abian jartzea da hurrengo helburua.

Leloa“Bagan boga” izango dugu lelotzat 27ko Ibilaldi honek, Itsas-kulturaren metafora bikaina da.