Bihotz Gaztea ikastolatik eskerrik beroenak eman nahi diegu Serantes mendiko igoeran parte hartu duten lagun guztiei. Eskerrik asko hurbildu zareten guztioi, adin guztietako partaideei eta bertan bizi izan dugun giro paregabeagatik!
Gure ikastolatik antolatutako Serantes mendiko igoerak erantzun bikaina izan du, eta Bihotz Gazteako komunitate osoaren izenean gure esker ona adierazi nahi diegu bertan parte hartu nahi izan duzuen guztioi.
Goizean goizetik hasita, adin guztietako herritarrek bat egin dugu gurekin batera. "Oso eskertuta gaude gure deialdiari erantzun eta egun honetan gurekin egon zareten guztiokokin; haurrak, gazteak, gurasoak eta nagusiak elkarrekin bideaz eta giro paregabeaz gozatzea ikustea da guretzat unerik pozgarriena", adierazi dute antolakuntzatik. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu eguna aurrera ateratzen lagundu duten laguntzaile eta boluntario guztiei.
Eskerrik asko denoi Bihotz Gaztea ikastolaren izenean, eta datorren urterarte!
Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen festa.