Skip to main content

Nafarroa Oinez

1981. urteko ekainean ospatu zen lehendabizikoz Altsasun, Nafarroako Ikastolen jaialdia. Handik gutxira udazkenera aldatu zen eta geroztik urrian du hitzordu. Nafarroako ikastolek jai giroan antolatzen duten jardunaldi honek euskara eta euskal kulturaren aldarrikapena du oinarri eta milaka euskaltzale eta ikastolazale biltzen ditu urtez urte.

Herri Urrats

1984an sortua, Herri Urrats elkarteak urtero, maiatzaren bigarren igandean Senpereko Aintziran, Herri Urrats besta antolatzen du. Lehengo urtean, 5000 lagun bildu zuen elgarretaratze horrek urtez urte arrakastatsuagoa izan da. Gaurregun Euskal Herriko euskalzale guziak biltzen dira euskara eta Seaskako ikastolak sustengatzeko.