Skip to main content

Ibilaldia 2025 aurkezpen ekitaldia ospatu zan larunbatean Galdakaon

Ibilaldiaren ardatz diren euskara eta elkarlana, Galdakoztarrekin eta euskalherri osoarekin partekatzeko jaialdirako atzera kontua hasi da. Horregatik, ikastolako komunitatea osotzen dugun guztioi deia egin die ikastolak, datozen hilabeteetan antolatuko diren ekintza guztietan parte hartzeko.

Kilometroak

Kilometroak Gipuzkoako ikastolen jaia da. Urtero ospatzen da 1977az geroztik. Milaka eta milaka euskalzale biltzen dira urriko lehen igandean antolaketak prestatutako ibilbidea egin eta Gipuzkoako ikastolei bultzada emateko asmoz.

Araba Euskaraz

1981.ean egin zen lehenengo Araba Euskaraz eta euskaltzale ugari batzen duen euskararen aldeko jaialdia urteroko hitzordua bihurtu da. Urteak joan eta urteak etorri Araba Euskarazek bere sortzeko arrazoiei eusten die: Arabako Ikastolen jaialdia izatea, Ikastolaren hezkuntza proiektua ezagutzera ematea eta erronka berriei aurre egiteko baliabideak eskuratzea,