Skip to main content

IBILALDIA 2026 Bilboko Aste Nagusian

Aixeberri, Algara eta Gogorregi konpartsetan izango da Kirikiño Ikastola eta Ibilaldiko denda ibiltaria jarriko du.

2025eko Aste Nagusiko kartela (Iturria: www.bilbao.eus)

Bilboko Aste Nagusia ate joka dugu eta bertan egongo da Kirikiño Ikastola. 2025ean, abuztuaren 16tik 24ra bitartean izango dira Bizkaiko hiriburuko jaiak, eta Kirikiño Ikastolak modu berezian hartuko du parte, datorren urtean Ibilaldia antolatuko du eta, Bizkaiko Ikastolen jai handia. Hala, bada, 2026ko maiatzaren 31n Bilboko kaleak euskaltzalez beteko dira. 

Bilboko jaien hasierarekin batera, igandean, abuztuaren 17an, Kirikiño Ikastolak hainbat ekimen eramango ditu aurrera Aixeberri konpartsaren txosnan. Izan ere, Ikastolak elkartasun txanda burutuko du, umeentzako tailerrak antolatuko ditu eta Ibilaldiko denda ibitaria jarriko du 12etatik aurrera

Horrez gain, bi egun geroago, abuztuaren 19an, Algara konpartsan izango da denda ibiltaria 11etatik 15etara, eta Bilboko egun handian, abuztuaren 22an, Gogorregi konpartsaren txosnan, 11etatik 17etara. 

HIRI KIRIBILI BIL 

Kirikiño Ikastolako eta Ibilaldiko lagun guztiek aukera berri bat dute jaiez gozatzeko, ondo pasatzeko eta Ibilaldiko produktuak erosteko. Gogoratu "HIRI KIRIBILI BIL" Ibilaldia 2026ko logoa duten hainbat produktu daudela salgai (kamisetak, sudaderak, botilak, katiluak, hondartzarako pareoak...). Hona hemen online dendako esteka: https://ibilaldia.eus/denda/online-denda

Aste Nagusian ere, Ibilaldia 2026 Munduan ekimenean parte har daiteke Ibilaldiko produktuekin edozein txokotan argazkia atera eta sareetan partekatuz. Parte hartzaileen artean, udazkenean sari polit bat zozkatuko da.

Azken albisteak

Kirikiño Ikastolak bertsozaletasunari eusten dio beste behin eta, Euskararen Eguna gertu dugula, urteroko Bertso Saioa prestatu du, gure hi
Kirikiño Ikastolak antolatuko duen 2026ko Ibilaldia ospatzeko aurre-ekitaldien barruan, Ikastolak omenaldi eta bazkari berezia egingo die kooperatibista ez-erabiltza
Azken urteetan egin ohi duen bezala, Euskal Herriko tradizioari eutsiz, Kirikiño Ikastolak Gau Beltza ospatuko du urriaren 31n ikastolan bertan, e