Skip to main content

Gabonetan Olentzerori eta Mari Domingiri... Ibilaldia eskatu!

Eskutitzean Ibilaldiko produktuak eskatuz gero, oso opari politak jasotzeko aukera dago

Ibilaldia 26ko Gabonetako katilua

Gabonak hurbiltzen ari dira, eta etxe askotan ohiko errituala martxan da jada: Olentzerori eta Mari Domingiri eskutitza idaztea. Egun magiko hauetan, Ibilaldiak proposamen berezi bat egin nahi die familiei, umeei eta komunitate osoari: gutun horietan Ibilaldiko produktuak eskatzea, eta opari ederrak jaso ahalko dituzte.

Aukera zabala da eta produktuak, anitzak; denetarik aukeratu daiteke. Kamisetak, sudaderak, poltsak edo bestelakoak Ibilaldiaren balioak zabaltzeko modu polita dira, eta Gabonetako opari aproposa ere bai. Hori dela eta, eskutitza idazterakoan, Ibilaldia gogoan izatea da ekimenaren asmoa, eta HIRI KIRIBILI BIL leloa gurekin edonora eramatea.

Parte hartzea oso erraza da:

Olentzerori edo Mari Domingiri idatzitako gutunean Ibilaldiko produktuak eskatu, eskutitzaren argazkia atera, eta argazki hori Ibilaldiaren sareetara bidali mezu pribatu bidez. Nahi izanez gero, irudia norberaren sare sozialetan parteka daiteke eta Ibilaldia aipatu #IbilaldiaGabonetan traola erabilita. Horrela, Ibilaldiari oihartzuna emango zaio sareetan, eta giro euskalduna sustatuko da.
 

Halaber, ekimenari ikusgarritasuna emateko eta jendea parte hartzera animatzeko, jasotako eskutitz batzuk argitaratuko dira Ibilaldiko sareetan Gabonetan, beti ere baimenarekin. 


Ez ahaztu! Aurten, opari bereziak eskatzeko aukera dago. Ibilaldia ere opari ederra da.

· Urtarrilaren 5era arte, Ibilaldiko denda Bilboko Casilda Iturrizar parkeko Gabonetako Merkatuan eta beste hainbat tokitan egongo da. Horrez gain, online erosteko aukera dago.

Azken albisteak

Ibilaldia 2026ko kantaren egile eta interpreteen izenak ezagutzera eman dira, eta edizio honetako une esanguratsuenetako bat izango den aurkezpen-ekitaldia martxoaren 3an ospatuko da, 19:00et
Euskal Herriko ohiturei eutsiz, Kirikiño Ikastolako komunitatea kalera aterako da beste urte batez otsailaren 4an, Agate deunaren bezperan, eta Txitxiburduntzi eguna prest
Igande honetarako iragarritako eguraldi txarra kontuan hartuta, Kirikiño Ikastolak Herri Kirolen Desafioa bertan behera uztea erabaki du.