Skip to main content

“IBILALDIA, EUSKARA MILA KOLORETAN” aire zabaleko lehen pintura-lehiaketa, Kirikiño Ikastolaren eskutik

IBILALDIA'26ren baitan, Kirikiño Ikastolak "IBILALDIA, EUSKARA MILA KOLORETAN" aire zabaleko lehen pintura-lehiaketa antolatu du

Ibilaldia Mila Koloretan margo lehiaketa Kirikiño Ikastolak antolatuta

2026ko Ibilaldiak berrikuntza berezia ekarriko du: aurten, lehen aldiz, “IBILALDIA, EUSKARA MILA KOLORETAN” aire zabaleko pintura-lehiaketa antolatuko da, helduentzat zein haurrentzat, maiatzaren azken asteburuan, hau da, Ibilaldia ospatuko den asteburuan. Larunbatean izango da haur eta gaztetxoentzako txanda eta igandean, nagusientzakoa.

Ekimena Kirikiño Ikastolak sustatu du Ibilaldiaren baitan, eta euskalaren aldeko jaiaren giroa, euskal kultura eta komunitatearen bizitza sormenaren bidez islatzea du helburu, baita artea jaiaren parte bihurtzea ere.  

Helduentzako lehiaketa

Lehiaketa nagusia maiatzaren 31n izango da, Ibilaldiaren egun berean, eta parte-hartzaileek aukera izango dute Ibilaldiaren esparruan bertan margotzeko, eta jaialdiaren uneak, paisaiak eta giroa zuzenean jasotzeko. Artistak banaka arituko dira, eta obra bakarra aurkeztu ahal izango dute.

Guztira, gehienez, ehun lagunek hartuko dute parte, eta izen-ematea egunean bertan egingo da, goizean. Horrez gain, aurretik izena emateko aukera egongo da, apirilaren 27tik maiatzaren 10era. 

Umeentzako lehiaketa

Lehen edizio honetan, haurrentzako pintura-lehiaketa ere antolatuko da, Ibilaldiaren bezperan, maiatzaren 30ean. Horrela, txikiek ere abagunea izango dute beren sormena adierazteko eta Ibilaldiaren giroan murgiltzeko.

"IBILALDIA, EUSKARA MILA KOLORETAN" ekimenak Ibilaldia adin guztietarako espazio sortzaile eta parte-hartzaile bihurtzea du helburu, eta Bizkaiko ikastolen jaiak beste pauso bat ematen du kultura, sormena eta parte-hartzea uztartzen dituen jaia izateko bidean. Harrrezkero, aurtengo Ibilaldiak kolorez, euskaraz eta komunitatez bizitzeko aukera emango du.

MARGO LEHIAKETAK

  • Data: 2026ko maiatzaren 30ean eta 31n, umeentzat eta nagusientzat, hurrenez hurren
  •  Lekua: Kirikiño Ikastolako ingurua

👉 Lehiaketen xehetasun guztiak, oinarriak eta izen-emateari buruzko informazioa webgune honetan bertan daude eskuragarri, Euskara Mila Koloretan atalean.

Azken albisteak

Kirikiño Ikastolak 2026ko Ibilaldiaren antolakuntza bere gain hartu du, eta Bizkaiko ikastolen jai handiena Bilbon ospatuko da, maiatzaren azken i
Amaitu da aurtengo Matematikako Argazki Lehiaketa, eta beste behin ere ikasleen sormena, jakin-mina eta ingurua beste begi batzuekin aztertzeko gaitasuna agerian geratu dira.
Kirikiño Ikastolak “Herria dantzan, Ibilaldia martxan” ekimena burutu zuen maiatzaren 8ko arratsaldean, baina, eguraldi txarra
Kirikiño Ikastolak badu zer ospatua eta zer partekatua: Ibilaldia 2026 gero eta gertuago dago, eta bide horri hasiera emateko, “Herria dantzan, Ibilaldia martxan” ekimena antolatu du maiatzaren 8