Ibilaldia Bizkaiko ikastolen jaia da. 1978an antolatu zen lehenengoz Uribe Kostan eta 1980. urteaz geroztik urtero egin izan da.

Aurtengoa 46. edizioa izango da, beraz urteak joan eta urteak etorri, Ibilaldiak bere jatorrizko arrazoiei eutsi die: Bizkaiko ikastolen jaialdia izatea, ikastolen hezkuntza-proiektua ezagutzera ematea eta erronka berriei aurre egiteko baliabideak eskuratzea.
Edizio bakoitzean ikastola desberdin batek antolatzen duen jaia da Ibilaldia eta 2024koa Algortako San Nikolas Ikastolari egokitu zaio. Datorren maiatzean berriro ospatuko da Ibilaldia Getxon. Aurretik 1978, 1984 eta 2002an ere ospatu ziren udalerrian.
Ibilaldia ez da egun bakarreko jaialdia soilik, urte osoan garatuz doan proiektua da. Hala, ikasturte osoan arituko gara elkarlanean, jarritako helburuak betetzeko asmoz.
2024ko maiatzaren 26n ospatuko dugu Ibilaldia eta familia zein lagunekin euskaratik eta euskaraz ospatzeko eguna izatea nahi dugu. Ikastola eta euskal kultura Euskal Herriko zirrikitu guztietara zabaldu nahi dugu.
Helburuak
Hona hemen zuzenean edota zeharka Ibilaldia ospatzearekin batera landu nahiko genituzkeen helburuak:
Euskalduntasuna
euskal kultura eta ikastola ardatz dituen jaia.
Izaera herritarra
Herriko eragile eta taldeekin harremanak sendotzea.
Hezkuntza eragilea
Hezkuntza-sisteman ekimen berriak sustatzen dituen jaia.
Elkarlana
Administrazioarekiko elkarlana bideratzen duen jaia.
Atxikimendua
Hezkuntza-komunitate osoak — guraso, ikasle, irakasle, langile, ikastolarekiko duen atxikimendua areagotzea.
Parte hartzailea
Gaztetxo eta nerabeen jarrera parte hartzailea eta hezitzailea bultzatuko duen jaia antolatzea.
Saretzea
Ikastolen arteko elkarlana eta Euskal Herri osoarentzat gure lurraldetik eratzen den jaia antolatzea.
Finantziazioa
Ikastolen finantzazio indibidual zein kolektiboa eta inbertsio ekimen berritzaileak diru-baliabidez hornitzen dituen jaia izatea.
Zehar lerroak
Euskara
Beronen sustapena bultzatzea.
Parekidetasuna/hezkidetza
Sexu eta generoari lotutako rolak gainditzea.
Jasangarritasuna
Antolatzen ditugun ekintza guztietan ikuspuntu hau garatzea. Garraio publikoaren nagusitasuna (metroa, tranbia, trena, autobusa...) eta naturan txertaketa.
Partaidetza
Ikastola komunitate osoarena eta herriko eragile guztiena.
Inklusioa
Behar ezberdinetako pertsonentzako Ibilaldia diseinatu, hau da, guztiontzako Ibilaldia garatu.
Gure bestelako baloreen sozializazioa
Bizikidetza, Euskal Herritartasunaren nortasuna, kalitate eta hobekuntza filosofia, publikotasun izaera…