Skip to main content

San Nikolas Ikastola

Herri ikastola gara, eta helburu nagusi bat daukagu: euskara eta euskal kultura zabaltzea hezkuntza integrala emanez.

San Nikolas Ikastolaren historiari buruz hitz egiteko, 60ko hamarkadan kokatu behar gara. Getxon bertan ere, 1963.ean, Bilboko lehenengo Ikastola klandestinoaren ideia harturik, bederatzi familiak ekimen hau ausardiaz berea egin zuten eta San Nikolas Irakaskuntza Zentroa eratu zuten “ikastola” izena bera izkutatu beharragatik, ikasgela zein andereño bakarrarekin (Begoña Abaitua) eta hamabi ikasle zituelarik.

Hurrengo urteetan ikasle kopuruak gora egin zuen eta 1968.urterako San Nikolas Ikastola berrehun ikaslek eta zortzi ikasgelek osatzen zuten. Bide honetan ezinbesteko izan ditugu proiektuan inplikatutako guraso eta irakasleak, batez ere, urte horietan bizi zen egoera sozioekonomikoa kontutan hartuta. Ikasleek euskaraz ikasi arren, gaztelaniaz egin behar izaten zituzten beraien azterketak Udal Eskolan.

1.970-1.971 ikasturtean, 338 ikasle zituela, San Nikolas Irakaskuntz Zentro Kooperatiba eratu eta ofizialki erregistratu zen. Kooperatiba honek finkatu zuen lehen helburua une horretan Ikastolak zituen kokapen fisiko desberdinen arazoa konpontzen saiatzea izan zen: ume, irakasle eta familiak sakabanatuta zeudelako proiektua bakarra izanik. Arazo hau konpontzeko, lur orube batzuk erosi ziren Algortako Hezetasuna auzoan.

1973.ean, Ikastola sortu eta 10 urte geroago, 500 ikasle zituen Ikastolak eta hasieran amestutako erakundea etorkizuneko errealitate bihurtu zen.  

Gure Ikastola, beste herrietan gertatu ohi den bezala, ez da izan irakaskuntza ikastetxe soil bat gure udalerrian, beti izan da inguruko euskararen aldeko lanaren erreferente nagusia (Gau eskola, AEKren hasieran, bertso eskola, Olentzero eta Santa Agedaren hasierak, abesbatza euskaldunak…).

1993. urtean San Nikolas ikastolak Euskal Herriko Ikastolen Elkartean mantentzea erabaki zuen.

Une honetan hiru lerro ditu Ikastolak 1-16 urte bitartean eta Getxon HH, LH eta DBHko hiru etapa osorik euskaraz D ereduan eskaintzen duen ikastetxe bakarra da. Bi eraikuntzak osatzen dute gaur egungo San Nikolas Ikastolaren azpiegitura. Ikastolak duen espazio beharra ikusita zein berrikuntza pedagogiko eta eraberritze arkitektoniko integralaren proiektuan oinarrituz, Haur Hezkuntzarako eraikin berria altxatzea aurreikusita dago hurrengo bi urteetan.

2023 urtean 1100 ikasletik gora, 700 familia aktibo eta 140 langile inguruk osatzen dute San Nikolas Ikastola kooperatiba elkartea. Udalerrian kooperatiba gisa eratutako ikastola bakarra da gaur egun.

 
Irudia
Ikastola klandestinoa

IKASTOLA KLANDESTINOA

Begoña Abaitua Ikastolako lehenengo ikasleekin, Ikastola klandestinoan

 
Irudia
lehenengo ikasleak

50 URTEURRENA

50 urteurreneko omenaldia. (Begoña Abaitua eta lehenngo ikasleak)

 
Irudia
Arene Azpi - lehenengo eraikina

1973-1975

Arene Azpi kaleko lehenengo eraikina (1973-75)

 
Irudia
Jolasgaraia

JOLASGARAIA

 
Irudia
Ikurrina ikastolan

Ikurrina ikastolan

Estatuko bandera franquista jartzera derrigortu zuten Ikastola urteetan. Hona hemen, Ikurriñaren legalizazioaren une hunkigarria.

 
Irudia
erremolke eta traktorean

AUTOBUSEAN