Skip to main content

Logoa eta leloa

ibilaldia 27

Leloa

“Bagan boga” izango dugu lelotzat 27ko Ibilaldi honek, Itsas-kulturaren metafora bikaina da.

“Baga” olatua da, eta “Boga” aurrera egiteko ekintza. Ibilaldia Santurtziko bazterrak zipriztinduko dituen euskararen olatua dela adierazten du, eta gu guztiok garela olatu horretan arraun egiten dugunak.

Parte-hartze prozesuko “Bagan BAT gara” (“Baga” “bat” zenbakia ere bada) edo “Batera” ideiei erantzun zuzena ematen die.

“Boga” egitea ez da arraun egitea soilik; familiak, ikasleak eta herria norabide berean eta sinkronizatuta aritzea da. Santurtziko indarra batasunean dagoela aldarrikatzen du.

 

ibilaldia 2027 - bogan boga

 

Logoa

Bestalde, logoaren diseinua egiteko irizpideak hauek izan dira:

  • Serantes mendia irudikatzen du.
  • Olatua, Abrako itsas adarraren adierazten du.
  • Trainera, Santurtzin arraunak duen tradizioa islatzen du.

Leloaz gain, bestalde, Ibilaldiari berari ere keinu egin nahi izan diogu. Ibilaldia 27 gure euskarri guztietan jarriko dugu, hainbeste urtean egin den jaiari aitortza egin eta marka gisa bultzatu nahi dugulako.

Azken albisteak

Datorren urriaren 16an Portua zeharo piztuko dugu! 🚀 Santurtziko itsas airea, euskal kultura, dantzarako gogoak eta giro paregabea batera. Ibilaldia '27ren aurkezpen ofiziala egingo dugu, eta ziurtatzen dizugu ez dela…

Gaur arratsaldeko 17:00etan, Bihotz Gaztea Ikastolak urrats garrantzitsua eman du Ibilaldia 2027 jaiaren antolaketan. Hezkuntza komunitate osoa ikastolan bildu da jai euskaltzale honen xehetasunak, lan-taldeak eta helburu…

Batzorde batzuek lehen urratsak eman dituzten arren, gainontzeko lan-taldeak abian jartzea da hurrengo helburua.

Santurtziko ikastola herriko hainbat gurasoren eskutik sortu zen euskal kulturan oinarritutako hezkuntza euskalduna eskaintzeko helburuarekin.