Ibilaldia 2024ko arropa salmenta modu arrakastatsuan abiatu da. Ekaineko ikastolako jaian ikastolako langileek arroparen aurkezpenerako modelo lana modu dibertigarrian egin ostean, patioan denda ireki eta marka guztiak bete ziren. Salmenta kopurua inoiz ekaina batean Ibilaldiko aurreko antolatzaile batek izandakoa gainditu zuen!

Desfilearen bideoa ikusi:
Irudia

Ibilaldiko arroparen salmentarako denda ibiltaria uda honetan herriz herri jaietan eta azoketan eskuragarri izango da:
- Uztailaren 2an Mungian
- Uztailaren 15ean Zornotzan
- Uztailaren 16an Santurtzin
- Uztailaren 16an Plentzia
- Uztailaren 16an Balmaseda
- Uztailaren 23an Gorliz
- Uztailaren 25ean Paella eguna Algorta
- Uztailaren 29an Algortako jaiak
- Uztailaren 29an Algortako Kirol portua
- Uztailaren 30ean Algortako jaiak
- Uztailaren 30ean Erromoko jaiak
- Abuztuaren 10ean Algortako San Lorenzo eguna
- Abuztuaren 12an Algortako Portu Zaharra
- Abuztuaren 13an Algortako Portu Zaharra
- Abuztuaren 14an Gernika
- Abuztuaren 25ean Bilbon
- Irailaren 2an Urduliz
- Irailaren 9an Urduliz
Era berean online bidezko salmentarako aukera izango da webgune honen bidez (www.ibilaldia.eus). Ibilaldiko arropa eskuratzeko hirugarren aukera Algortako erdiguneko Telletxe plazan izango den saltokiaren bidez izango da 2023-2024 ikasturte osoan zehar.