Skip to main content

Ibilaldiak badu bere kanta: Txonbo plazara!

2024/03/03

Muxikebarri Antzokia emozioen eta ospakizunen epizentro bihurtu zen atzo, Ibilaldia 2024ko abestiaren eta bideokliparen aurkezpenarekin. San Nikolas ikastolak antolatuta, topaketa hunkigarria izan zen, Ikastola komunitatea eta haratago bildu zuena.
 

Dantzarte dantza taldea

Ibilaldia 2024ko aurkezpen hunkigarria gozatzeko aukera izan zuten atzo Algortako Muxikebarriko areto nagusia txiki utzi zuten lagunek. Ekitaldira gonbidapenak ordu gutxiren baitan agortu ziren eta aurkezpen honen inguruko gogo bizia sentitzen zen aurretiaz. Herriko bi lagun ezagunek zuzendu zuten ekitaldia: Asier Hormaza aktorea, ikasle ohia eta ohiko laguntzailea eta Itxaso Paya, bertsolaria, aktorea eta ikasle ohia ere. Ekitaldia oso polita izango zela espero zen hasieratik.

Agertokian egin ziren ikuskizunak oso maila handikoak izan ziren. Ikastolako musika eskolak, Txaramelak, denak harrituta utzi gintuen hiru interpretazio ikusgarrirekin. Txaramelako irakasleek berriz ere beren talentua eta dedikazioa erakutsi zuten, komunitate osoaren musika esperientzia urtez urtez aberastuz.

Irudia
Txaramela umeak

Gainera, oharkabean pasatzen den baina ezinbestekoa den lana ikusarazi zen. Abestiaren sortze prozesua eta guztia kudeatu duen batzordea nabarmendu ziren eta konposizioan instrumentu eta ahots bakoitzak zeregin erabakigarria izan zuela frogatu zen. Ikasle ohien, familiakoen eta Ikastolako langileen parte hartzeak ukitu berezia eta esanguratsua eman dio abestiari.

Irudia
Dantzarte taldea

Lide Hernando, Liher taldeko abeslariaren elkarlan bereziak, beste laguntzaile batzuekin batera, sortze prozesu osoan eman den lankidetza izpiritua erakutsi zuten. Azkenik, ikastolakoak diren Dantzarte taldeko  dantzariek ikusleak liluratu zituzten, "Txonbo Plazara" abestiaren koreagrafiaren erritmoan emanaldi bikainarekin, ekitaldia ukitu berezi batekin itxiz.

Txaramela eta Dantzarteren emanaldiekin eta ikusleez betetako aretoaren, San Nikolas ikastolak bere hezkuntza komunitatearen indarra erakutsi zuen berriro ere. Amankomuna, partekatua den motibazioa batengatik elkartu eta elkarrekin lan egiten dugunean, gauza harrigarriak sartzeko gai garela ikusi dugu. Zorionak atzoko emanaldia posible egin zuen talde osoari!

Atzokoa aurkezpen ekitaldi bat baino gehiago izan zen, San Nikolas ikastola definitzen duen batasun eta izpiritu komunitarioaren ospakizuna izan zen. Eskerrik asko denoi!

 


 

Etiketak

Content image
Irudia
iBI24

Azken albisteak

2024/04/25
Giroa emozio hutsa zen. Hasiera hasieratik, besarkadak, barreak eta alaitasunezko aurpegiak nagusitu ziren. Denbora gelditu izan balitz bezala izan zen, izan ziren haur horiek guztiak izango balira bezala. Gainera, geletara…
2024/03/18
Ibilaldia  urtea aitzakia hartuta, San Nikolas Ikastolako ikasle ohien bazkaria egingo da 2024ko apirilaren 20an ikastolan bertan. Tiketak salgai dira jada eta egitaraua ere osatu dugu jada. Lagun zaharrak berriz ikusi,…
2024/03/03
Ibilaldia 2024ko aurkezpen hunkigarria gozatzeko aukera izan zuten atzo Algortako Muxikebarriko areto nagusia txiki utzi zuten lagunek. Ekitaldira gonbidapenak ordu gutxiren baitan agortu ziren eta aurkezpen honen inguruko…