Skip to main content

Aurkezpena Ibilaldia 2024

2023/06/28

Hilabete eskas igaro da Ondarroako Ibilaldiaz gozatu genuenetik, eta Bizkaiko Ikastolen Elkarteko arduradunak eta gainerako eragileak datorren urteko edizioa prestatzen hasi dira dagoeneko. Horrela, asteazken honetan, 2024an Getxoko San Nikolas Ikastolak ospatuko duen jaialdiaren aurkezpena egin dute Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Bertan izan dira Ibilaldia Elkarteko lehendakaria, Josune Bañales, Ondarroako Zubi Zaharra Ikastolako zuzendaria, Esti Urizar eta Getxoko San Nikolas Ikastolako lehendakaria eta zuzendaria, Unai Arzubiaga eta Gaizka Arrizabalaga, hurrenez hurren.

Aurkezpena

Josune Bañalesen aurkezpenaren ostean, Esti Urizarrek «oso positibotzat» jo du Ondarroan bizi izandakoa, bere hitzetan «ondo antolatuta» egon zelako, eta «bolondresen, herritarren, udalaren eta kostaldeko udalerrira hurbildutakoen jarrera bikaina» baloratu du. «Pozik» agertu da, beraz Ondarroan bizi izandakoarekin. Era berean, eskerrak eman dizkie bertan parte hartu duten guztiei.

Jarraian Gaizka Arrizabalagak, San Nikolas Ikastolako zuzendariak ikastetxearen kokapena egin digu, historian zehar euskararen eta herriko elkarteen bultzadan Algortako Ikastolak izan duen garrantzia azpimarratuz. «San Nikolas Ikastola ikastetxe historikoa da, 1963.ean, Bilboko lehenengo Ikastola klandestinoaren ideia harturik, bederatzi familiek ekimen hau ausardiaz berea egin zutelako eta San Nikolas Irakaskuntza Zentroa eratu zuten “ikastola” izena bera izkutatuz, ikasgela zein andereño bakarrarekin (Begoña Abaitua) eta hamabi ikasle zituelarik». 1993an bere sorrerako filosofiari jarraituz ikastola bezala jarraitzea erabaki ostean, Getxoko kooperatiba gisako ikastola bakar bezala geratu zen» .«Gaur egun 1.100 ikasle inguruko hiru lerroko ikastola sendoa dela adierazi digu, eta hurrengo urteetarako duen proiektu pedagogiko eta eraberritze planarekin lotu du». Arrizabalagaren esanetan, «San Nikolas Ikastolak,  Haur Hezkuntzarako eraikin berria altxatuko du» eta «bere sorrerako izpiritu eta izaera publikoari eutsiz, Ikastolak asumitu eta herriaren zein bere Udalaren jabetzakoa izango den eraikina errealitate izango da hurrengo bi  hiru urteetan». Zuzendariak honez gain «Ibilaldiaren zeharlerro nagusiak zeintzuk diren adierazi digu, hala nola, euskara, parekidetasuna/hezkidetza, partaidetza edota gure bestelako baloreen sozializazioa: bizikidetza, Euskal Herritartasunaren nortasuna, kalitate eta hobekuntza filosofia, publikotasun izaera»…

Irudia
Aurkezpena

Amaieran Unai Arzubiaga Ikastolako lehendakariak 2024ko Ibilaldiaren helburu zehatzak aurkeztu ditu,  hala nola «euskalduntasuna, euskal kultura eta ikastola ardatz dituen jaia gure udalerrira ekartzea, herriko gizarte-eragileekin lankidetzan harremanak sendotzea, hezkuntza komunitate osoak (guraso, ikasle, irakasle, langile...) ikastolarekiko duen atxikimendua areagotzea, eta gaztetxo eta nerabeen jarrera parte hartzailea eta hezitzailea bultzatuko duen jaia antolatzea». Era berean lehendakariak aukeratutako lelo eta logo berriak aurkeztu ditu. «Txonbo» izenaren jatorriaz aritu da, «Uribe Kostan euskaraz sarri entzuten den berba» dela adierazi du eta ezaguna den Unai Elorriaga idazle eta ikastolako gurasoaren ekarpen linguistikoari aipamena eginez, «Txonbo uretan murgildu, batez ere buruz behera adierazten duela» berretsi digu. Arzubiagak «Txonbo berba euskarazko hiztegietan jasoa dagoela argitu digu, zangadamurgilmustadapikanberapulunpe» hitzen esanahi bezala.

Bere hitzetan «txonbo leloa oso txertatua dago gaztelanian ere, jende askok uste duela gaztelaniaren hitza dela eta euskarak hizkuntza horretatik hartu zuela, baina kontrakoa da». Eta «hortik doa ere lelo honen zergatia: euskaran murgiltzea bai, baina baita euskarak egin ditzazkeen ekarpen ezberdinak balioan ipintzea ere».

Bukatzeko, «logoak aldiz uretara txonbo egitean sortzen den ur zipriztina irudikatzen duela argitu digu». 

Azken albisteak

2024/04/25
Giroa emozio hutsa zen. Hasiera hasieratik, besarkadak, barreak eta alaitasunezko aurpegiak nagusitu ziren. Denbora gelditu izan balitz bezala izan zen, izan ziren haur horiek guztiak izango balira bezala. Gainera, geletara…
2024/03/18
Ibilaldia  urtea aitzakia hartuta, San Nikolas Ikastolako ikasle ohien bazkaria egingo da 2024ko apirilaren 20an ikastolan bertan. Tiketak salgai dira jada eta egitaraua ere osatu dugu jada. Lagun zaharrak berriz ikusi,…
2024/03/03
Ibilaldia 2024ko aurkezpen hunkigarria gozatzeko aukera izan zuten atzo Algortako Muxikebarriko areto nagusia txiki utzi zuten lagunek. Ekitaldira gonbidapenak ordu gutxiren baitan agortu ziren eta aurkezpen honen inguruko…