Skip to main content

BERTSO AFARIA

2023/12/04

Ibilaldia 2024ko kultur ekintzen testuinguruan, kultura batzordeak Bertsoafaria antolatu du abenduaren 15rako.

Giroa berotzeko, aurretik, 19:00tik 21:00ak arte kalejira izango dugu auzotik zehar eta 21:30ean bertsoafariaz gozatu ahal izango dugu ikastolako jantokian.

Bertsolariak Peru Irastorza, ikastolako ikasle ohia eta ikastolako langilea den Inazio Vidal izango dira.

  • Sarrerak: 15,00€
  • Salmenta puntuak: Ikastola, Ibilaldiko denda, Salem tarbena eta Triku Taberna.

Animatu BerTxonbo! egitera.

Bertso Afaria

Neguko oporren aurretik, egutegian apuntatzeko ekimen berezi eta zirraragarria!

Content image
Irudia
iBI24

Azken albisteak

2024/04/25
Giroa emozio hutsa zen. Hasiera hasieratik, besarkadak, barreak eta alaitasunezko aurpegiak nagusitu ziren. Denbora gelditu izan balitz bezala izan zen, izan ziren haur horiek guztiak izango balira bezala. Gainera, geletara…
2024/03/18
Ibilaldia  urtea aitzakia hartuta, San Nikolas Ikastolako ikasle ohien bazkaria egingo da 2024ko apirilaren 20an ikastolan bertan. Tiketak salgai dira jada eta egitaraua ere osatu dugu jada. Lagun zaharrak berriz ikusi,…
2024/03/03
Ibilaldia 2024ko aurkezpen hunkigarria gozatzeko aukera izan zuten atzo Algortako Muxikebarriko areto nagusia txiki utzi zuten lagunek. Ekitaldira gonbidapenak ordu gutxiren baitan agortu ziren eta aurkezpen honen inguruko…