Skip to main content

Herriko kirolarien arteko erronka

2024/01/21

Ikuskizun honetan, herriko kirolariek eta hainbat klubetako parte hartzaileek herri kiroletako hainbat erronkari aurre egin beharko diete. Futbolariak, errugbiko jokalariak, surflariak, igerilariak, pilotariak, trail lasterkariak, hockeylariak, korrikalariak eta Haszteneko kideak, denak izango dira bertan euren trebetasunak erakusteko.

Hitzordua urtarrilaren 28an izango da, 12:00etan, Biotz Alai plazan, non energia eta emozioa nahastuko diren jai giroan. Ekitaldi hau aukera paregabea izango da gure komunitateak eskaintzen duen kirol talentuaren aniztasuna ikusteko.

Beraz, gorde data zuen egutegian, elkartu zuen lagun eta senideak eta zatoz gurekin erronka zirraragarriz beteriko goizaz gozatzeko. Ez galdu Ibilaldi Kulturaleko Erronka herriko kirolarien artean!
 

Herriko kirolariak sareak

Presta zaitezte, Ibilaldi kulturalaren hurrengo ekimena, ekintza eta lehiaketaz betetako jardunaldi zirraragarria izango baita!

Content image
Irudia
iBI24

Azken albisteak

2024/04/25
Giroa emozio hutsa zen. Hasiera hasieratik, besarkadak, barreak eta alaitasunezko aurpegiak nagusitu ziren. Denbora gelditu izan balitz bezala izan zen, izan ziren haur horiek guztiak izango balira bezala. Gainera, geletara…
2024/03/18
Ibilaldia  urtea aitzakia hartuta, San Nikolas Ikastolako ikasle ohien bazkaria egingo da 2024ko apirilaren 20an ikastolan bertan. Tiketak salgai dira jada eta egitaraua ere osatu dugu jada. Lagun zaharrak berriz ikusi,…
2024/03/03
Ibilaldia 2024ko aurkezpen hunkigarria gozatzeko aukera izan zuten atzo Algortako Muxikebarriko areto nagusia txiki utzi zuten lagunek. Ekitaldira gonbidapenak ordu gutxiren baitan agortu ziren eta aurkezpen honen inguruko…