Skip to main content

Ikasten eta disfrutatzen gure bigarren Txonbo solasaldian

2024/02/10

Ikasi genuen gizakion asmakizun guztiek aurretiko islada daukatela naturan eta azken hau zaintzeko ezinbesteko beharra dugula, matematikak bere errealitate propioa daukala eta errealitate horren barruan ikerketak eraiki daitezkela, argiaren propietateak erabili ditzakegula materialen berezitasunak ezagutzeko eta ondoren, maila ezberdinetan aplikatu ahal izateko, eta gure zeluletako molekula txiki batzuk aztertuz minbizia bezalako gaixotasunak hobeto ulertu ditzakegula eta, era honetan, sendatzeko bidean aurrerapausuak eman.

Horretaz gain, zientzialarien lanbidearen errealitatea ere erakutsi ziguten: bere lanari aurre egiteko izan dituzten inspirazio edo erreferenteak, ikerketak gauzatzeko aurkitzen dituzten zailtasunak eta erronkak, arlo diferenteen jakintzen beharra oztopoak gainditzeko eta eguneroko lanan euskerak daukan presentzia eta garrantzia.

Irudia
Txonbo zienztialariak

Eskerrik asko lauroi zuen denbora, jakituria, jakin-mina eta pazientzia eskaintzeagatik; gehiago ikasteko gogoekin geratu gara.

Gure Txonbo solasaldien ekuatorea pasata, hurrengo solasaldietara gerturatzeko gonbitea egiten dizuegu, bai aurrekoetara etorri zinetenoi, bai oraindik gure ekimena ezagutzen ez duzuenoi. 

Hurrengo solasaldien datak hurrengoak dira:

Liburuetan TXONBO!

  • 2024ko otsailaren 22an, 18:30tan Villamonteko kultur etxean.
  • Hizlariak: Unai Elorriaga, Aritza Bergara eta Lizar Begoña.

Kiroletan TXONBO!

  • 2024ko martxoaren 13an, 18:00etan Villamonteko kultur etxean.
  • Hizlariak: Iker Acero (surfa), Arrate Orueta eta Endika Guarrotxena (futbola) eta June Kortazar (dantza).

Laster arte!

Zientzialariak txonbo

Ibone Ametzagak, Jone Uriak, Jon Azkargortak eta Jone Mitxelenak aukera eman ziguten, oso giro atseginean, zientziaren munduan murgiltzeko eta bere esperientziak pertakatzeko.

Content image
Irudia
iBI24

Azken albisteak

2024/04/25
Giroa emozio hutsa zen. Hasiera hasieratik, besarkadak, barreak eta alaitasunezko aurpegiak nagusitu ziren. Denbora gelditu izan balitz bezala izan zen, izan ziren haur horiek guztiak izango balira bezala. Gainera, geletara…
2024/03/18
Ibilaldia  urtea aitzakia hartuta, San Nikolas Ikastolako ikasle ohien bazkaria egingo da 2024ko apirilaren 20an ikastolan bertan. Tiketak salgai dira jada eta egitaraua ere osatu dugu jada. Lagun zaharrak berriz ikusi,…
2024/03/03
Ibilaldia 2024ko aurkezpen hunkigarria gozatzeko aukera izan zuten atzo Algortako Muxikebarriko areto nagusia txiki utzi zuten lagunek. Ekitaldira gonbidapenak ordu gutxiren baitan agortu ziren eta aurkezpen honen inguruko…