Skip to main content

Ibilaldiko kanta eta bideokliparen aurkezpena

2024/02/16

Adi lagunak! Martxoaren 2an, 18:00etan, Muxikebarrin Ibilaldiko abestia eta bideokliparen aurkezpena izango da!

kanta aurkezpena

Pozik gaude musikaz, emozioz eta sorpresaz betetako ekitaldi berezi hau iragartzeaz. Bertan, ibilaldiko abesti lehen aldiz entzuteko aukera aukera izango dugu. Ikasle eta elkarte sareko talde ezberdinen ikuskizunaz gozatzeko aukera ere izango dugu

Doako gonbidapenak otsailaren 16tik aurrera egongo dira eskuragarri Muxikebarrin eta RKEren leihatilan. Eskatzaile bakoitzak 4 gonbidapen jaso ditzake; beraz, gonbidatu lagunak eta senideak esperientzia ahaztezin honetan parte hartzera.

Ez geratu zurea gabe, eta zatoz gurekin Ibilaldia 2024ko abestia elkarrekin ikustera, magiaz eta emozioz betetako giroan!

Martxoaren 2an ikusiko dugu elkar, Muxikebarrin, arratsalde ahaztezin baterako!

Irudia
Kanta aurkezpena

Etiketak

Content image
Irudia
iBI24

Azken albisteak

2024/04/25
Giroa emozio hutsa zen. Hasiera hasieratik, besarkadak, barreak eta alaitasunezko aurpegiak nagusitu ziren. Denbora gelditu izan balitz bezala izan zen, izan ziren haur horiek guztiak izango balira bezala. Gainera, geletara…
2024/03/18
Ibilaldia  urtea aitzakia hartuta, San Nikolas Ikastolako ikasle ohien bazkaria egingo da 2024ko apirilaren 20an ikastolan bertan. Tiketak salgai dira jada eta egitaraua ere osatu dugu jada. Lagun zaharrak berriz ikusi,…
2024/03/03
Ibilaldia 2024ko aurkezpen hunkigarria gozatzeko aukera izan zuten atzo Algortako Muxikebarriko areto nagusia txiki utzi zuten lagunek. Ekitaldira gonbidapenak ordu gutxiren baitan agortu ziren eta aurkezpen honen inguruko…