Skip to main content

Benetako luxua izan genuena gure hirugarren Txonbo solasaldian

2024/02/27

Gertutasuna eta berotasuna nagusi, etxeko egongelan bageunde moduan gozatzeko aukera izan genuen hiru sortzaile handi hauek kontatutakoaz.

idazleak txonbo

Aritza Bergara eta Unai Elorriagak, alde batetik, euren eskarmentu eta urteetako ibilbide emankorretik sortutako istorio eta pasadizuak kontatu zizkiguten; serioak batzuk eta bitxiak beste batzuk. Urteetan zehar egindako lan oparotik sortutako bizipenak naturaltasunez eta zintzotasunez oparitu zizkiguten.

Irudia
liburuetan txonbo

Lizar Begoñak, freskotasuna ekarri zuen aretora. Jakinmina, sortzeko grina eta gauza berrietan murgiltzeko gogoa antzeman genizkion han geundenok. Gaztea bai, baina heldutasun eta nortasun zantzuak begibistan geratu ziren.

Moderatzaile lanak egin zituen Haritz Soluperen arte eta abilezia lagun, arretaz jarraitu genituen hiru idazle handi hauek xumetasunez azaltzen zituzten kontuak. Hiruren eskutik, idazlearen sormen prozesua nola gertatzen den ezagutzeko aukera izan genuen. Bakoitzak bere ohiturak ditu eta, kasu honetan, hirurak desberdinak. Horrek ere egoera barregarriren bat sortu zuen, entzuleon gozamenerako.

Oso pozik gaude orain arte egindako solasaldiez, baina oraindik erronka bat geratzen zaigu bete barik: Villamonteko liburutegiko aretoa DBHko ikaslez beteta ikustea. Azken solasaldi honetan ikasle bakarrarekin konformatu behar izan genuen, baina ziur gaude geratzen diren solasaldietan marka hautsiko dugula.

Eta ondo irakurri duzue; geratzen zaigun Kiroletan Txonbo! solasaldiaz gain, poztasun handiz komunikatu ahal dizuegu BONUS bosgarren solasaldi bat eskaini ahal izango dizuegula, herriko punk musikaren inguruan jardungo duena. 

Beraz, hurrengo solasaldien datak hurrengoak dira:

Kiroletan TXONBO!

  • 2024ko martxoaren 13an, 18:00etan Villamonteko kultur etxean.
  • Hizlariak: Iker Acero (surfa), Arrate Orueta eta Endika Guarrotxena (futbola) eta June Kortazar (dantza).

Musikan TXONBO!

  • 2024ko apirilaren 16an (behin behineko data), 18:00etan Villamonteko kultur etxean.
  • Hizlariak: Piña (Ukabilkada), Lores (Erasoka), Ibon (Arene 6) eta Oinatz (Nazka).

Laster arte!

Content image
Irudia
iBI24

Azken albisteak

2024/04/25
Giroa emozio hutsa zen. Hasiera hasieratik, besarkadak, barreak eta alaitasunezko aurpegiak nagusitu ziren. Denbora gelditu izan balitz bezala izan zen, izan ziren haur horiek guztiak izango balira bezala. Gainera, geletara…
2024/03/18
Ibilaldia  urtea aitzakia hartuta, San Nikolas Ikastolako ikasle ohien bazkaria egingo da 2024ko apirilaren 20an ikastolan bertan. Tiketak salgai dira jada eta egitaraua ere osatu dugu jada. Lagun zaharrak berriz ikusi,…
2024/03/03
Ibilaldia 2024ko aurkezpen hunkigarria gozatzeko aukera izan zuten atzo Algortako Muxikebarriko areto nagusia txiki utzi zuten lagunek. Ekitaldira gonbidapenak ordu gutxiren baitan agortu ziren eta aurkezpen honen inguruko…