Skip to main content

Adin guztietako gazteentzako topaguneak Ibilaldiko guneetan

Adi ume eta gazte! Aurten, Ibilaldi eguna jarduera zirraragarri eta dinamikoz beteta egongo da, zuentzat bereziki diseinatuta, benetako protagonistak!
 

topaguneak

Irakasleek eta begiraleek egindako dinamika batzuk prestatu ditugu esperientzia ludiko eta ahaztezina eskaintzeko. Jarduera horiek ez dira entretenitzeko modu bat soilik, prozesu baten azken emaitza baizik, non zuek, ikasleak, bihotza eta arima izango zareten.

Ikasgeletan lanketa egin ostean, Ibilaldiaren egunean, lortu duten guztia erakusteko aukera izango dute. Erakusketa artistikoetatik kirol-lehiaketetara, jarduera bakoitza bere talentu, dedikazio eta grinaren erakusleiho bat izango da.
 

Baina dinamika horiek erakustaldi hutsetik haratago doaz.  Esperientziak, ideiak eta bizipenak partekatzeko aukera izango da, eta ekintzatik haratago iraungo duten loturak sortuko dira.

Beraz, presta zaitez dibertsioz, emozioz eta adiskidetasunez betetako egun baterako. Prestatu dugun guztia martxan jartzeko irrikaz gaude, eta Ibilaldian esperientzia ahaztezin hau elkarrekin partekatzeko!
 

Ezin bestekoa izango da aldez aurretik izena ematea, ondorengo estekan.

Content image
Irudia
iBI24
2024/05/07

Azken albisteak

2024/05/07

Irakasleek eta begiraleek egindako dinamika batzuk prestatu ditugu esperientzia ludiko eta ahaztezina eskaintzeko. Jarduera horiek ez dira entretenitzeko modu bat soilik, prozesu baten azken emaitza baizik, non zuek,…

2024/05/07

Nahiz eta eguraldi ez oso ona izan, ez ziren txonbo egiteko gogoa galdu. Goizean goiz, parte hartzaileak Ereagako hondartzan bildu ziren, portu zaharrerako ibilbidea igerian hasteko prest. Olatuei aurre egiteko asmoz,…

2024/04/25

Giroa emozio hutsa zen. Hasiera hasieratik, besarkadak, barreak eta alaitasunezko aurpegiak nagusitu ziren. Denbora gelditu izan balitz bezala izan zen, izan ziren haur horiek guztiak izango balira bezala. Gainera, geletara…