Skip to main content

Ibilaldia 2025 aurkezpen ekitaldia ospatu zan larunbatean Galdakaon


Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolak “Ibilaldia 2025” aurkeztu du Herriko Plazan egindako ekitaldian. “Magaletik herrire, euskera erdire” da Ibilaldiaren 47. edizioaren leloa, eta hori da hain zuzen ere aurkezpen ekitaldian egindakoa, ikastola herrira hurbildu, eta ikastolaren baloreak herriari ezagutzera ematea: naturagune berezian errotutako ikastola euskalduna eta kooperatiboa.

Ibilaldia. Magaletik herrire, euskera erdire. Galdakao 2025

Ibilaldiaren ardatz diren euskara eta elkarlana, Galdakoztarrekin eta euskalherri osoarekin partekatzeko jaialdirako atzera kontua hasi da. Horregatik, ikastolako komunitatea osotzen dugun guztioi deia egin die ikastolak, datozen hilabeteetan antolatuko diren ekintza guztietan parte hartzeko.

Ekitaldian, LH6ko ikasleek abestutako bertsoaren ondoren, LH5eko ikasleen artean logoa kolorez bete zuten. Leloa ezagutzeko momentua izan zen gero:  “Magaletik herrire, euskera erdire”. 

Ikastolako elkarlanaren eredu izan zan modelo desfilean, Eguzkibegi Ikastolako ikasle, irakasle, ikasle ohi, eta familiei esker, ibilaldiko arropen diseinu berriak ezagutu ahal izan genituen, hemendik aurrera dendan salgai izango direnak.

Aurtengoa Eguzkibegi Ikastolak ospatzen den bigarren Ibilaldia izango da, 2009an egindakoaren ondoren. Galdakaoko kaleak musikaz, dantzaz eta kolorez beteko dira berriro ere, 2025eko maiatzean, publiko guztiarentzat esperientzia paregabea eta askotarikoa sortuz.

Horregatik, Eguzkibegi Ikastola osotzen dugun guztiok, ilusioz ekiten diogu urtebeteko bide honi; magaletik herrira hurbiltzeko aurretik daukagun bideari. 

 

Azken albisteak

2026ko Ibilaldiko logoa duten hainbat produktu kaleratu ditu Kirikiño Ikastolak datorren urteko Ibilaldirako, azkena, motxila
Kirikiño Ikastola buru-belarri dabil Bilbon maiatzaren 31n izango den Ibilaldia antolatzen, eta, ordurako, euska
Joan den igandean, irailaren 28an, IBILKROSA lasterketa herrikoia ospatu zen Europa Parkean, Kirikiño Ikastolak antolatuta eta Sendoa Atletismo Klubaren laguntzaz.