Skip to main content

Magaletik herrire, euskera erdire

“Magaletik herrire, euskera erdire” izan da Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolak aurkeztu berri duen Ibilaldiaren leloa. 

Ibilaldia. Magaletik herrire, euskera erdire. Galdakao 2025

Leloa sortzeko prozesua erabat kooperatiboa izan da. Arlo guztietako pertsonen parte-hartzearekin, ikastolaren eta herriaren ezaugarriei buruzko hausnarketaren ondorioz Ikastolen Elkartearekin elkarlanean.

Sortzaileen hitzetan: “Ikastolak eskaintzen duen familia giroa islatzen du magalak, eta era berean ikastola kokatuta dagoen mendi magalari ere egiten dio erreferentzia". 

Aldi berean, “herrira” horrekin ikastolak herriarekin duen lotura islatzen du, izan ere, ikastola herrira doa eta ikastola herria ere bada.

Leloarekin batera diseinatu den logoak ere balore eta ezaugarri horiek transmititu nahi ditu. Koloreen gainjartzeak familien, herriaren eta ikastolaren ikur diren elementuen batasuna adierazten du. Bertan Galdakaoko mendiak eta eguzki izpiak ere sumatu daitezke, beste batzuen artean.

Azken albisteak

Gabonak hurbiltzen ari dira, eta etxe askotan ohiko errituala martxan da jada: Olentzerori eta Mari Domingiri eskutitza idaztea.
Abenduaren 5etik 8ra euskal kulturak Durangoko kaleak hartuko ditu "Kulturaren Jaialdia" lelopean.
Kirikiño Ikastola buru belarri dabil 2026ko Ibilaldiko prestaketa lanetan eta tokiz toki denda ibiltariarekin.