Skip to main content

Galdakaoko Ibilaldia Euskaltzaindiaren egoitzan aurkeztu dute

Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolak antolatuko duen 2025eko Ibilaldiaren aurkezpena egin dute Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan.

2025 Ibilaldia Euskaltzaindiaren egoitzan aurkeztu dute

Eguzkibegi Ikastolak 2025 Ibilaldia aurkeztu du Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. Bertan, Oihane Arana Eguzkibegiko lehendakariak, Jon Feliz Eguzkibegiko artezkaritzako kideak eta Josu Telleria Ibilaldia Elkarteko lehendakariak eta Eguzkibegi Ikastolako bertsolaritza irakasleak parte hartu dute.

Hauekin batera, aurten Ibilaldia antolatu duen Getxoko San Nikolas Ikastolako Unai Arzubiaga lehendakariak eta Gaizka Arrizabalaga zuzendariak parte hartu dute ekitaldian, 2024ko Ibilaldiaren balorazioa egiteko. 

Ondoren, Aranak eta Felizek hitza hartu dute Galdakaoko Ibilaldiaren nondik norakoak azaltzeko. Aranaren hitzetan Magaletik herrire, euskera erdire leloa sortzeko kontuan izandako kontzeptuak "magala, herria, euskara erdigunera ardatz, loturak eta eguzki izpiak" izan dira. Logoak aldiz, magalari egiten dio erreferentzia ere eta koloretsua da, "alaitasuna eta familia giroa aldarrikatzeko".

Eguzkibegi Ikastolak antolatuko duen Ibilaldiaren helburuei dagokienez, besteak beste, euskal kulturan oinarritutako hezkuntza eskaintza indartu, proiektua kooperatiboa sendotu eta herriko talde eragileekin harremanak sendotu nahi ditu Eguzkibegi Ikastolak.

 

Azken albisteak

Kirikiño Ikastolak antolatuko duen 2026ko Ibilaldia ospatzeko aurre-ekitaldien barruan, Ikastolak omenaldi eta bazkari berezia egingo die kooperatibista ez-erabiltza
Azken urteetan egin ohi duen bezala, Euskal Herriko tradizioari eutsiz, Kirikiño Ikastolak Gau Beltza ospatuko du urriaren 31n ikastolan bertan, e
Urriko Azken Astelehenerako oso gutxi falta da eta Kirikiño Ikastolak bertan jarriko du Ibilaldiko denda ibiltaria; izan ere, Bilboko