Skip to main content

Urriaren 31an Gau Beltza ospatuko da Galdakaon

Kalabazak hustu, kandelak piztu, ta ohitura zaharrak berpiztu! Urriaren 31an Gau Beltza edo Arimen Gaua ospatuko dogu Galdakaoko pilotalekuaren inguruan. 

Gau beltza

Gau Beltza urriaren 31ren bueltan ospatzen da Euskal Herrian, eta ohitura zaharrak berreskuratuz, Galdakaoko frontoiaren inguruan Arimen gaua ospatuko dogu. Euskaldun giroan eta iluntasuna lagun, izarak jantzi eta mamu zaharrak kaleratzeko gau berezia izango da, ekintza beldurgarriz josita...

  • 18:00 Ipuin kontalaria
  • 18:30 Tailerren hasiera
  • 19:30 Kalejira Goloka antzerki taldearen eskutik. Frontoia - Santi Brouard - Muguru - Iturrondo - Frontoia
  • 20:30 Photocall eta mozorro lehiaketa

    Saria edo Ziria jolasa, beldurrak erre, edabe magikoak ta gaztaina erreak, ikarak, izuak, goxokiak, musika...

  • 22:30 Mozorro lehiaketako sari banaketa

Izara jantzi ta zatoz beldurrak piztera!

Azken albisteak

Kirikiño Ikastolak 2026ko maiatzaren 31n antolatuko du Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen jai handia, eta, ordurako sei hilabete falta direnean,
Azken urteetan egin ohi duen bezala, Euskal Herriko tradizioari eutsiz, Kirikiño Ikastolak Gau Beltza ospatuko du urriaren 31n ikastolan bertan, e
Urriko Azken Astelehenerako oso gutxi falta da eta Kirikiño Ikastolak bertan jarriko du Ibilaldiko denda ibiltaria; izan ere, Bilboko