Skip to main content

Parte hartu Galdakoztarren Desafioan!

Herri Kirol desafio partehartzailea ospatuko dugu Galdakaon urtarrilaren 19.ean

 Ibilaldia 2025 Galdakoztarren Desafioa

Galdakoztarren desafioa urtarrilaren 19an izango da, Kurtzeako Plazan, goizeko 11etatik aurrera. 

Gutxienez sei pertsonadun talde mixtoek parte hartu ahal izango dute herri kirol desafio partehartzaile honetan eta adinaren araberako bi kategoriatan banatuko dira kirolariak.

Kategoria bakoitzeko sariak hauek izango dira:

1.Kategoria (10-15 urte): Ibilaldiko material sorta

2.Kategoria (16 urtetik aurrera): 6 pertsonentzako afaria

 

Herri Kirolak egiten ondo pasatu gura baduzue, animatu zaitezte eta erronka onartu!

Izena emateko azken eguna urtarrilaren 7a izango da. Animatu eta parte hartu!

Azken albisteak

Gabonak hurbiltzen ari dira, eta etxe askotan ohiko errituala martxan da jada: Olentzerori eta Mari Domingiri eskutitza idaztea.
Abenduaren 5etik 8ra euskal kulturak Durangoko kaleak hartuko ditu "Kulturaren Jaialdia" lelopean.
Kirikiño Ikastola buru belarri dabil 2026ko Ibilaldiko prestaketa lanetan eta tokiz toki denda ibiltariarekin.