Skip to main content

Kanporamartxo 2025

Kanporamartxo Euskal Herriko usadio zaharra da, hainbat tokitan oraindik ere ospatzen dena, inauteri igandeko aurreko igandean.

 

kanporamartxo 2025

Aurten Eguzkibegi ikastolak otsailaren 23an ospatuko du kanporamartxo, Galdakaoko Ganguren mendi taldea, Adiskide pilota elkartea eta Andra Mari dantza taldearekin elkarlanean.

Goizeko 9etan irtengo gara Ganguren Tabernatik, eta men di ibilbide bi egiteko aukera egongo da, luzea (10km) eta laburra (8km) Eguzkibegi ikastolan bukatuz.

Amaieran, pilota partiduak, dantza-plaza, jatekoa... egongo dira ikastolan.

Mendi ibilbideei buruzko informazio zehatzagoa Ganguren Mendi taldeko webean aurkitu daiteke.

Azken albisteak

Santutxu auzoak Herri Kirolen Desafioa hartuko du 2026ko urtarrilaren 25ean, 11:00etatik 15:00etara, Kirikiño Ikastola antolatzen ari den Ibilaldia
Santutxu Familia Elkarteak Santutxuko SEI IZAR Herri Krosa antolatu du urtarrilaren 6an, goizean. Aurtengoa, 46.
Gabonak hurbiltzen ari dira, eta etxe askotan ohiko errituala martxan da jada: Olentzerori eta Mari Domingiri eskutitza idaztea.