Skip to main content

"Magaletik Herrire" eguna

Magaletik herrire

Martxoaren 15ean, MAGALETIK HERRIRE eguna ospatuko dugu Eguzkibegi ikastolan.

Egun guztian zehar hainbat ekintza egongo dira ikastolako komunitatea indartzeko helburuarekin ospatuko dugun jaian.

Goizez Bizikleta martxagaz hasiko dugu eguna (hemen apuntatu), eguerdi aldean ikastolara igoko gara eta bertan herri bazkariaz gozatu ostean, ekitaldi eta erromeria izango ditugu.

Bazkarira ikastolako familia, familia ez erabiltzaile, ikasle, ikasle ohi, irakasle eta irakasle ohi, langile eta langile ohi eta gurekin egun berezi hau igaro nahi duen oro gonbidatuta dago.

Bazkarirako tiketak Ibilaldiko dendan eta ikastolako idazkaritzan eskuragarri egongo dira otsailaren 28tik aurrera 15 eurotan (menu bakarra).

Animatu eta etorri egun berezi hau gurekin ospatzera!!!!

 

Informazio gehiagorako, ondorengo kartelak ikusi.

Azken albisteak

Gabonak hurbiltzen ari dira, eta etxe askotan ohiko errituala martxan da jada: Olentzerori eta Mari Domingiri eskutitza idaztea.
Abenduaren 5etik 8ra euskal kulturak Durangoko kaleak hartuko ditu "Kulturaren Jaialdia" lelopean.
Kirikiño Ikastola buru belarri dabil 2026ko Ibilaldiko prestaketa lanetan eta tokiz toki denda ibiltariarekin.